Gaurko elkarrizketan genetikak kirolean duen eraginaz jardungo dugu Adrian Odriozola irakasle eta ikertzailearekin. Genomaren definizioa eman ostean, egungo kirol jardueretan informazio genetikoa zenbateraino eta zertarako erabiltzen den azalduko digu berak eta elkarrizketaren azken atalean dopin genetikoaz eta beronen arriskuez hitz egingo digu. (Argazkia: Quapan). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/170118_z42_doping_genetikoa_adrian_odriozola.mp3 Deskargatu hemen.

Oteitzak esana izan zen, hari irakurri geniola esango genuke, ezpada Jare iluminista matematikoei ikus-entzundako bideo batean antzemandako beste egia bat, euskaldunok eraiki deseraikiz egiten dugula. Erritmo bat eraikitzeko txalapartak dagiena. Ttakuna lehenik, bi kolpe, herrenarekin, kolpe bakarrarekin alegia, jolasean, eta eraikin erritmiko gorena, sofistikatuena, hutsune nahiz isilunea, tartekatuz. Zer, geuk […]

Gaurko saioan musika izan da nagusi. Musika eta aniztasuna. Batetik Behotsik orkestrako lagunak gonbidatu ditugu. Bilboko Behotsik Orkestra musikari denbora eskaini gura zion pertsona talde baten nahian oinarritutako ideiatik sortu zen, baina batez ere, giro atsegin eta lasai batean egiteko gogoarekin, non ikasi eta hobetu ahal zuten, musikaz baita kideekin […]

Berton aldizkariaren ale berria eskua artean Lur Mallea batu zaigu irratira, bertan jasotakoen berri emateko. Bertoneko elkarrizketa Andone Soldevilla eta Jexuxmari Zalakain preso ohiei eginikoa da. Kalera Kalera ekimenean bildutako hausnarketen inguruan mintzatu dira. Berton aldizkarian erreportaje zabala bildu dute Zazpi katu gaztetxearen inguruko urteurrenaren inguruan eta baita errege egunean […]

Gaurko saioan Harriti nesken taldea ezagutu dugu. Andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute 8 nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin  entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal herrian 3 talde dabiltza Andra probak egiten, erakustaldiak egiten dituzte baina talde gehiago sortu […]

Gaur, gurekin, untxi bat. Literaturaren zomorroa barruan duen untxia, literaturaren barruan izan ohi den zomorroa izanik, untxia. Iñigo Basaguren-Duarte bataiatu zutena behinola. III. Eremuz Kanpoko Sotoan, “Idoloak akatu genituenekoa” (Barnezomorro, 2016) liburuko “Ni bezalako zaborra baino ez” irakurri zigun, baita Gummo (Harmony Korine, 1997) filmak bertan izandako eraginaz mintzatu ere. […]