Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Koordinazio Foroko kidea den Bizigay elkarteak, Eskubide sexualak Giza Eskubideen ikuspegitik landuko dituen Ikastaroa antolatu du, urriak 4 eta 6 bitarte burutuko da Boluntan. Ikastaroan sexologia kontzeptu basikoak definituko dituzte, esaterako identitate sexuala. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu saioan hezitzaile […]
Hilabetean behin Joseba Felix Tobar Arbulu ingeniaria izango dugu Hizpidea magazinean. Teoria makroekonomikoa eta analisi monetarioa egiten du eta horien inguruan mintzatu gara berarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen ondorengo emaitzek makroekonomiatik ez dute inongo aldaketarik ekarriko. Europan mugarria dago, %3ko defizita, eta hori ezin denez gainditu, ezinezkoa da. Hori onartuz […]
Izaro Arbe Izagirre kirolari bizkaitarra izan dugu gurean. Zesta puntan ibilitakoa da eta bere ibilbidean bizitakoa kontatu digu. Aurreko astean Argia astekarian irakurri genuen berari eginiko elkarrizketa eta hausnarketa horiek izan ditugu hizpide. Ezkerra, atzelaria eta gizon munduan ibili izan da beti. Txikitan hasi zen zesta puntan jolasean, ez ohiko […]
Oporretan egon den jende gehiena dagoeneko bueltan da eta kontsumitzaileen elkarteetan erreklamazioak heltzen hasi dira. Aurreko iraileko datekin alderatuta aurten erreklamazio gehiago jaso dituzte, kontsumoa suspertzen ari den seinale. Horrela kontatu digu EKAko kide Jose Luis Segurak. Erreklamaziorik ohikoenak hegazkinen atzerapenak eta bertan behera uzteak izaten dira, aurten gainera Vueling […]
Gaurko saioan Maite Larburu musikariaren bisita izan dugu. Neighbor taldeak bigarren lana kaleratu berri du, Hau deiturikoa, 11 kantu berri. Neighbor Maite Larburuk eta Josh Cheathamek osatzen dute. Kantu berriak entzun eta musikaz aritu gara Maiterekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/160928_piperpolis_Neighbor.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den asteburuan Bilbon jazotako bi gertakari tamalgarriren berri izan dugu. Lehenik, aste-bukaeran aditzera eman zen diskriminazio kasu bat eman zen Bilboko taberna batean. Ostegun gauean bi emakume taberna batetik irtetera “gonbidatu” zituzten beraien artean musukatzen ari zirelako. Gero, hau salatzeko egin zen protestatik eta ordu batzuetara, bi neska gazte […]
Parlamentua osatzeko hauteskundeak egin zituzten aurreko astean Errusian . Aurreikuspenen arabera, Vladimir Putinen alderdiak, Rusia Unida, irabazi du, 450 eserlekutatik 343 lortu ditu Putinen alderdiak parlamenturako hauteskundeetan. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da: %47,84. Sorpresa gutxi izan da Erruasiako hauteskundeetan. Iragarpen guztiak bete dira Errusian egin ziren parlamenturako (Duma) hauteskundeetan. […]
Iraileko prest aldizkari esku artea Lur Mallea kazetaria izan da gurean. Mad Muasel Lore musikaria da azaleko protagonista. Musikaria, musika ikaslea eta irakaslea da, Dansall musika egiten du eta udan han eta hemen ibili da. Bestetik erreportajeak Zorrotzaurren barrena eramango gaitu, Another side of Zorrotzaurre izenburupean, auzotarrek atzera begira eta […]
EAJk aurreko legealdian baino bi aulki gehiago eskuratu ditu: 29. PSErekin gehiengo osoa du, baina bakarrik aritzeko moduan ere bada. EH Bilduk 16 eserleku lortu ditu, emaitza onak izan badira ere ez du aurrekoetan lortutako eskuratu. Elkarrekin Podemosek gehiago espero zuen baina 11 eserleku lortu ditu. Sozialistek porrota izan dute […]
Larunbatean Suitzan egin zuten manifestazioa Nekane Txapartegi euskal presoaren egoera salatzeko. 18/98 auzian atxilotu, inkomunikatu, espetxeratu, epaitu eta zigortu zuten Txapartegi, Xaki atalean. Torturatu egin zutela salatu zuen, eta testigantza ere eman zuen ahozko epaiketan. 1999an atxilotu zuten, eta, hamasei hilabeteko epaiketaren ondoren, fiskalak eskatutakoa baino zigor handiagoa jarri zion […]
