Aste honetako Argia astekariak landu dituen gaiak komentatu dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, azalera eraman duten gaia aipatu digu Landerrek. Hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute Asier Etxenike soziologo eta Estitxu Garai publizitate eta komunikazioan adituarekin. Lerro buru nagusiak horrela dio ‘Kanpaina epela, boterea goxo’. Legebiltzar berrian aldaketak izan daitezkeen […]
Nafarroako kronika egin digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko kazetariak. Jorge Fernandez Diaz Espainiako ministroak memoria historikoaz asteon esandakoak haserrea piztu dute Iruñean eta honen berri ekarri digu. Bestetik kurtso hasieraren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu, foru gobernuak 2017ko aurrekontuak prestatzen dabil eta. Himalaiatik etorritako istripuaren berri ekarri digu Bujandak. Txantreako mendizale […]
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek greba hasi dute zuten asteazkenean eta bi astez utziko diote lanera joateari, sektoreko lan-baldintzak hobetuko dituen lan-hitzarmena eskatzeko. ELAk azpimarratu du greba honen bitartez “duintasuna” aldarrikatu nahi dutela, “egoitzetako langileena nahiz bertan bizi diren adinekoena”. Ander Akarregi ELA sindikatuko ordezkariak gaur eguneko egoeraren argazkia egin digu. Mahai […]
Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskararen legeak 34 urte bete dituelarik, epeak jartzeko garaia heldu dela ohartarazi die alderdiei. Hamahiru proposamenen artean, honako hauek daude; euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, helduei doako euskalduntzea bermatuz. Administrazioaren euskalduntzea […]
Gaurkoan Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, “The English Patient”filmaren soinu bandan ezagutu genuen Márta Sebestyén-en sehaska kantu bat izan da. Jarraian, Allen Toussaint, Javier Ruibal+Kiko Veneno (live), Elvis+Scotty Moore, Motos, Van Morrison, Ruper Ordorika, Jamaikako Lord Tanamo, Jack White eta Rolling Stones entzuteko parada izan dugu, beste zenbait […]
2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. Topaketak ezagutzeko Marije Etxebarria Steilas sindikatuko kidea izan da […]
Ikusmin handia sortzen dute beti The Jayhawks amerikar taldeak noizean behin Kafe Antzokian egiten dituen kontzertuak. Horregatik, espero zen moduan, sarrerak agortu dira larunbatean Bilbon eskainiko duten emanaldirako. Hala ere, bi sarrera ditugu Bilbo Hirian gure entzule bati emateko. Horretarako galdera erraz bat erantun beharko duzue: Nola du izena Pedro […]
Eraikinez inguraturik bizi garenez argi dago eraikuntza hauek gure bizitzan, pentsamenduan, izaeran eta harremanetan duten garrantzia kontutan izan behar dugula. Arkitektura bera arte eder bat izateaz gain, funtzio bat bete behar du. Azken finean, ez dugu ahaztu behar arkitektura gure gizarte eta bizitzetan oso garrantzitsua dela; eraikinetan bizi gara, askok […]
Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” #bertsozientzia emanaldia. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioan, hiru bertsolari eta lau […]
Zalantzaz beterik hasi da ikasturte berria. Hauteskundeak datozela argi mintzatu dira Hezkuntza plataformen topagunetik ‘Eusko Jaularitzak LOMCE aplikatzen ari da Heziberri aitzakian’. Datorren urtea hezkuntza akordioen aroa izan behar duela aldarrikatu dute. Alderdi politikoei argi eskatu diete LOMCEren aurka egitea. LOMCEri planto egiten jarraituko dute eta Urriaren 22an jardunaldiak antolatu […]
