Pagasarri eta Bolintxuren defentsan aterara dira Irala eta Buiako auzotarrak eta ekologistak martxan, izan ere hiru hauek salatu egin dute Bilboko udalak ez duela Pagasarri inguruko biodibertsitatea errespetatzen eta Cementos Rezolaren alde jokatzen ari dela. 2008an udalak onartutako plan estrategikoa ez duela bete. Juan eta Ibanek orain arte eginiko lan […]
Astearteetan nazioarteko atala izaten dugu Hizpidea magazinean eta hamabostean behin Fakun Aznarez kazetariak Amerikako berri ekartzen digu. Oraingoan Mexiko eta Txileko gai bi komentatu dizkigu. Alde batetik, aspaldi samarretik Oaxaca eta Guerrero estatuetan paramilitarrek irakasleen artean egiten diharduten sarraski deitoragarria —dagoeneko 12 baitira erahildako irakasleak eta hogeitaka bahituak eta desagertuak— […]
Hitzargiak, elkar argitzen duten hizkuntza gutxituen aldeko jardunaldiak dira, hilaren 23an eta 24an Hernaniko Orona Ideo eraikinean egingo direnak eta Europako hainbat tokitan hizkuntza horiek sustatzeko eta biziberritzeko egiten diren jardunbide onuragarriak erakustea helburu dutenak. Jardunaldiok Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu Donostia 2016 hiriburutza kulturaren esparruan. Klusterreko kide den Belen Uranga […]
Londresen dagoela eta, handik egin digu gaur bere kronika Jon Bernat Zubirik. Hiriburuan egonik, bertatik bertara sumatu ahal izan du berak Brexit delakoa erabakitzeko erreferendumaren aurreko giroa. Gainera, joera bateko eta besteko britainiarrekin hitz egiteko lana ere hartu du bere gain Jon Bernatek, batzuen eta besteen argudioak zein diren jakiteko […]
Jacques-Antoine-Hippolyte, Comte de Guibert militar eta idazle frantsesak bidai bat egin zuen XVIII. mendean Euskal Herrian barna. Liburu bat idatzi zuen ikusitakoak kontatzen eta Gipuzkoaren deskribapen bat utzi zuen. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea_bidaiaria-guibert.mp3 Deskargatu hemen.
Astebururako proposamen berezia ARABA EUSKARAZ 2016. Ibilaldia egitera Bardeetara abiatuko gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (gazpatxo eta bakailao tortatxoa patatekin), liburua (Uxue Alberdiren LUR ETA AMETS bildumako ” Martxa eta borroka”), diskoa ( Siroka taldea) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160617zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoa Iruñako Baobabs Will Destroy Your Planet taldea ezagutzeko aukera izan dugu. 2014ko urrian osatu zen Baobabs Will Destroy Your Planet hirukotea, Eymard Uberetagoena , Mirentxu Asin eta Eneko Reketibate , eta hilabete geroago estudioan sartu zen lau kantu grabatzera. Javier Indurain baxu jotzaileak lagundu zien grabazioan. Taldeak Abbey Road estudioan […]
Ligan bide aski neketsua egin ondoan, Osasuna futbol taldeak lehen mailara itzultzeko aukera handiak ditu, Gironari joaneko partidan 2 eta 1 irabazita. Bihar jokatu behar den partida honek sekulako ikusmina piztu du Nafarroa osoan eta pantaila erraldoirik eta ospakizunik ez da faltako, seguruenik. Baina kontu larriagoak ere badira Nafarroa Garaian, […]
Bihar, hilaren 18an, Donostian metroa egiteko dagoen egitasmoaren aurkako manifestazioa izango da “Metroa gelditu, herriari galdetu” lelopean. Kultura, kirol, kazetaritza eta beste esparru sozial askotako 70 pertsona ezagunek agiria sinatu dute, agintariek aurrera eraman nahi duten metro egitasmoaren kontra daudela ezagutzera emateko. Sator Alaia kolektiboko kide den Mikel Alvarezek esan […]
Gaurko saioan Duke Ellington+Ella Fitzgeralekin hasi dugu. Santanarekin eman diogu jarraipena eta ondoren,Dr Deseo, Ignacio Pineiro,Chano Pozo+Dizzie Gillespie,Charles Bradley,Eskean Kristo,Imanol,Horace Silver, Jethro Tull edo ta Dylanen azken lana entzuten jarraitzeko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160616_soinugela_duke_ellington_ella_fitzgerald_.mp3 Deskargatu hemen
