Maria Rivero eta Gorka Chamorro etorri zitzaizkigun irratira azken lanaz berba egiteko; 2009an hasi zuten ibilbidea, eta euren estudioko laugarren lanarekin datoz… https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160623_abyo_250_siroka.mp3 Deskargatu hemen
Urrezko kantuarekin eman diogu hasiera saioari. Kris Kristofferson-en”The silver tongue devil and I”. Jarraian, Feten Feten+fito, Fletwood Mac, Imanol, Charles Bradley soul kantaria eta Doctor Deseo etorri dira. Allen Toussainten 70eko hamarkadako musikari tarte ederra eman diogu eta, bukatzeko, Merle Haggard eta Munford and Sons whith Baaba Maal entzun ditugu, […]
MARI GIZEN, Guy de Maupassant Xerezade isilago ibili da azken aspaldion, eta gaur, aurreko isilunea apur bat berdintzeko, XIX. mendeko ipuingile handienetako baten istoriorik famatuenarekin gatoz: «Mari Gizen», Guy de Maupassantena. Autoreak bi ataletan argitaratu zuen lehenengoz ipuin hau, eta guk ere bi zatitan emango dizuegu. Izan ere, ipuin luzea […]
Capítol 41: Bones vacances i fins al setembre. A L’editorial fem un balanç de tot el que hem fet durant la temporada, ja que aquest és el darrer programa abans de marxar de vacances. A El calaix de l’absurd rememorem alguns dels moments divertits del programa. El mossèn i activista […]
Mikel Azpiroz piano jolearen azken lana ‘Zuri’ deiturikoa ekarri digu Rafa Ruedak. Pianoarekin soilik grabatutako lana dugu, gau batean eginikoa. Musika pausatua, entzuteko ere lasaitasuna eskatzen duena. Pianoarekin jolasean, berak sortutako izaera atenporala duten pieza bilduma. Melodia geldiak dira, nokturnoak, berak paraleloan lantzen duen Elkano Browning Cream proiektuarekin sortzen dituenetik […]
Aritz Galarraga kazetariak azterketa bikaina egin digu joan den astean Espainiako Gorteetarako hauteskundeek Katalunian izan dituzten emaitzez. Laburpen gisa, esan liteke, PP eta Ezquerra ez, beste alderdi guztiak berdintsu gelditu direla, datuak abenduaren 20ko emaitzekin alderatuz gero. PPk gora egin du eserleku kopuruan, Espainiako emaitzek horretaraturik, seguru asko. Bestalde, alderdi […]
Uztailaren 1ean “Sukalki eguna, Mungiako zaporea” dokumentala estreinatuko da Mungian. “1964. urtean Mungiako lagun talde batek “Sukalki Eguna” lehiaketa gastronomikoa sortzen du, frankismoaren kontrol zorrotza saihestu eta herria jai-giroan batzeko asmoz.” Asier Abio dokumentalaren zuzendariarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160629_asier_abio_mungiko_sukalkia.mp3 Deskargatu hemen.
Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]
Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan […]
Urtero bezala, denetariko taldeak izango dira Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dute 21. jaialdia Lekornen. Musika ardatz badu ere Euskal Herria zuzenean festibala bestelako ezaugarriak dituen jaialdia, Pauline Guelle EHZ-ko bozeramaleak eman digu guztiaren berri. Durangoko Karrika antzerki taldea 18 urte daramatza antzerkian nabigatzen. 20 […]
