Oiartzungo John Berkhout taldea “Bloo Mind” bigarren diskoa ezagutu dugu. Folk rocketik elektronikara igaro ondoren, kantu berriak bideo-proiekzioekin aberastuko dituzte taula gainean. Bost lagunek osatzen dute taldea. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160623-rafarueda-johnberkhout.mp3 Deskargatu Hemen.
Gaur hasiko dira The Art of Co topaketa Donostian eta aste betez luzatuko dira. Topaketa honen helburua kolaborazioaren inguruan lan egiten ari diren aldaketaren eragileak batzea da. Partaideen lan esparru eta metodologien aniztasunean datza egitasmo honen aparteko balioak, kolaborazioaren artea ahalik eta prisma gehienetatik aberasteko: harremanak, taldeen adimen kolektiboa, gizarte […]
UZEIko Lexikografia Saileko arduraduna den Mirian Urkiak zuzenean aurkeztu dizkigu LibreOffice programarako moldatu berri duten Hobelex zuzentzaile ortografikoaren ezaugarriak. 2014ko urrian plazaratu zuten euskaraz akats ortografikorik gabe eta lexiko eguneratua erabiliz idazteko aukera ematen duen zuzentzaile hau, baina ordukoa Microsoft Office programari zuzendua zegoen .LibreOfficerako bertsio hau ere etengabe eguneratuko […]
Gaurko saioa urrezko kantuarekin hasi dugu,Santanaren “Oye como va”. Gero Petti eta etxeko uztaren azken lana entzuteko parada izan dugu..Jarraian etorri dira Imanol,Dylan;Lucinda Williams,Eskean Kristo,Mavis Staples eta gehio. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160623_soinugela_imanol.mp3 Deskargatu hemen
Aurreneko zatia eta gero… tostadoratik atera berri dugu Xa2 Amurizaren monografikoaren bigarren zatia. Zuretzako oparia, bertsozale! 1982ko Euskal Herriko bertsolari txapelketarekin hasi eta egungo lanetara mugatzen den kontakizuna duzue gaurko irratsaioa. Bertan, zelan ez, kantuak eta bizipenak tartekatu ditugu, espero dugu guk beste gozatzea. Beti eta betiko, biba Xa2 eta […]
Margaret Bullen antropologia Jai ereduak genero ikuspegitik aztertu ditu, euskal tradizioen inguruan egindako hainbat ikerketetan generoaren gaia presente izan da, Irun eta Hondarribiko alardeak ikertu ditu, baita eraldatutako Antzuolako alardea. Kasu honetan, herrian bertan tradizio bat aldatzeko borondatea ikusi zuten eta oso esperientzia baikorra izan zen. Xabier Kerexetak ikerketa historikoa […]
Asko dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak azken urteotan egindako murrizketen aurka altxatu diren ahotsak, tartean sindikatuenak ere badirelarik. Guk STEE-EILAS sindikatuko Ana Perezekin hitz egin nahi izan dugu, murrizketa hauek hezkuntzaren beraren eginkizunari eta kalitateari zer kalte dakarkieten konta diezagun. Anaren iritziz, Hezkuntza Sailaren azken murrizketa —irakasleak bi eskola-ordu gehiago […]
Azterketa sakona eta mamitsua egin digu Agustin Unzurrunzagak, SOS Arrazakeriako arduradunak, arrazakeriaren azken urteotako bilakaeraz. Arrazakeriaren sorreraren kausak aipatu ostean, XX. mendean fenomeno honek Europan izan duen bilakaera aztertu du gaingiroki eta gero azken urteotan gero eta gehiago zabaltzen ari diren mugimenduak —alderdi neofaxistak eta nazionalismo populistak— komentatu ditu herrialdez […]
Mugak irekitzen ekimenaren berri eman digu Ongi Etorri errefuxiatuak plataformako Anabel Sanzek. Uztailaren 17an abiatuko da karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatutik zein Europako gainerako herrialdeetatik antolatzen ari da, Tesalonikaraino (Grezia). Karabanaren xedea da Europako biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuen egoeraren eta haien kontra eragiten ari diren arrazismoaren eta xenofobiaren gainean, eta, […]
“Lurrak” euskal zirku ikuskizunaz arituko gara Piperpolis saioan, Gasteizko Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian eta Bilboko Kalealdia jaialdian estreinatuko dute ikuskizuna. 5 aktore eta 4 musikari arituko dira Lurrak ikuskizunean. Musikak, dramaturgiak, koreografiek… hainbat diziplinak istorio bat kontatzen lagunduko dute: langileen iraultza. Euskal langileriaren kulturan oinarritu dira istorioa eraikitzeko. Izaskun […]
