Huts Teatrok Etxekoak lanaren azken emanaldia eskaini zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian. 2015eko azaroan estreinatu zuten, Luhuson eta ordutik, 47 aldiz antzeztu dute, 7.000 ikusle inguru bildu ditu. Jon Gerediagak idatzi zuen obra, eta Ander Lipus da zuzendaria. Oholtzan egin dugu hitzordua aktorekin eta bizitakoaz berba egin dugu. Ander Lipus, […]
Datorren larunbatean, ekainaren 4an, Munduko Arrozak deritzan ekimenaren 13. edizioa izango da Bilboko San Frantzisko auzoan. Auzoko elkarteen koordinadorako partaide den Xabi Agirrerekin mintzatu gara gaur, dagoeneko erabat finkatua dagoen ospakizun handi honen nondik norakoak ezagutzeko asmoz. Berak adierazi duenez, lau mila partaide izango dira ekainaren 4ko hitzorduan, kolore, zapore […]
Gauza arraroak egin ohi dira telesailekin jarraitzearren, denboraldi berriak egitearren. Begira Twin Peaksen bigarren denboraldiaren bigarren erdia. Edo laburtu Goenkaleren lerro narratiboa sekula ikusi ez duenari, ea gogoa pizten zaion. Badakigu Joseba zertan dabilen azken aldi honetan. Ez GPSz kontrolatuta dugulako, tarteka txiokinean nork edo nork esaten duen arren non […]
Bilboko Euskal museoan, Gure Hizkuntza Gure Oholtza jardunaldiak egin ziren, Bilboeszenak eta Bilboko udaleko kultura sailak antolatua. Antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta. Bertan antzerki munduko sortzaileak , aktoreak, idazleak, zuzendariak, irakasleak eta ikasleak elkartu ziren, baita euskalgintza, bertsolaritza eta itzulpengintzan aritutakoak. Mintzaira eta teatroaren arteko korapiloak milaka dira, eta hortaz […]
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina jarri dute abian. Osakidetzan ez direlako aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat egiten. Erabaki honek emakumeon osasunarekiko kezka larri eta sakona sorrarazten du, murrizketa sozialak gero eta bortitzagoak diren honetan, osasun arloan batez ere. Barakaldoko Argitan emakumeen zentrora […]
Txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko beharginek Durangaldean eta Txorierrin, iturri sindikalek gogorarazi dutenez. Azkenaldian hiru orduko lanuzteak egin dituzte txanda bakoitzean.Hala, ostiralera arte, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte lanuzteak autobusetako langileek. ELA Sindikatuaren arabera onartezina da Bizkaiko aldundiak hartu duen jarrera. ELA sindikatua, aurre-akordiotik kanpo […]
Guztiok jakitun gara erretzeak zein kalte eragiten duen eta tabakismoaren arriskuak erakusten dituzten azterketa berriak kaleratzen dira egunero, eta gisa honetako berriak ezagutzen ditugu. Tabakoaren kontsumoak urtero 4 milioi heriotza eragiten ditu mundu osoan. Nerabezaroan erretzen hasi eta maiztasunez erretzen jarraitzen duten erretzaileek tabakoaren ondorioz hiltzeko % 50eko aukera dute. […]
Iñaki Lasagabaster legelariarekin egin dugu berba gaurko Hizpidea magazinean, Sare Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuen Eskubideen aldeko Sare Herritarraren kiden alderditik. Lehenbizi, Sare plataformaren osaeraz jardun du Iñakik. Sare barruan joera eta pentsaera askotako jendea biltzen dela adierazi digu berak. Gero, giza eskubideak herri baten demokraziaren kalitatea neurtzeko baliabide ezin […]
Sineskeriak albo batera utzi eta katu beltza jarri dute ACT jaialdiaren 13garren edizioko kartelean. Ekainaren 1etik 4ra egingo da Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren 13. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Barakaldo Antzokian. Antolatzaileek iragarri dutenez, lau egun horietan mundu osotik etorritako 70 artisten […]
Urte bete pasa Nafarroan hauteskundeak izan zirela, hauteskunde horien emaitzen ondoren etorri da aldaketaren gobernua deitu dena. Azken egunetan Iruñea herrian esandakoen laburpena egin digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko laguna. Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu leloarekin ekainaren 4an Iruñean egingo den manifestazioaz ere hitz egin digu Mikel Bujandak. […]
