Astelehena izaki, ekonomian murgildu gara Jon Bernat Zubiriren eskutik. Gure ekonomialariak zorraz jardun du gaurkoan, publikoaz zein pribatuaz, bataren eta bestearen ezaugarriak zehazki azalduz. Zorpetze publikoak Eurogune deiturikoan sortu dituen arazo itzelak eta arazo horietatik eratorri diren mendekotasun eta morrontza ekonomikoak aipatu ditu berak. Beste herrialde batzuen datuak ere eman […]

Gaurkoan, hiru gonbidatu berezi bezain errepikaezin izango ditugu. Lehena gurekin dago gurekin hemen, Gaztea irratitik ezagunagoa izango zaizuen ahotsa pertsonan, Oihan Vega. Bigarrena grabatuta ekarri dugu, baina berea izan da guzti hau hasi zuen bizipena. Xerezaderen Artxiboko Ana Isabel Morales. Hirugarrena berriz, gaurko saioaren leit motifa bera da. Izpirituan ekarri […]

Gaurkoan ere gai ugari jorratu ditu Mikel Bujanda kazetariak Euskalerria irratiak Hizpidea magazinerako prestatzen duen kronikan. Lehenbizi, Arantzadi taldetik Iruñeko Udalean zinegotzi den Laura Berroz mintzatu zaigu. Zinegotzi honek parte hartu zuen bere ahizpa partaide den erakunde bati diru laguntzak emateko bilkuran eta horrek oposizioko taldeen haserrea ekarri du. Azalpenak […]

Entzun dozu Kalakan Madonnagaz zuzenean? Gaur,  Willis Drummond Vs Hertzainak, Seiurte Vs Su Ta Gar, Anje Duhalde Vs George Brassens, Igelaren Banda Vs Mikel Laboa, Ruper Ordorika Vs Kortatu…Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160519artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Lehenengo lana Mungiako Gaua estudioan grabatu zuten, zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek. Egunotan bigarren lana aurkezten dabiltza ‘ Itzaletatik ’ deiturikoa. Larunbatean aurkeztuko dute zuzenean diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160519_rafa_perlak.mp3 Deskargatu hemen

Britainiarrek smog esaten diote, euskaldunok ke lainoa, eta bilbotar txireneek txapela. Baina, izena gorabehera, gauza bera da hizkuntza eta toki guztietan: gehiegizko industria eta zirkulazioaren ondorioz, hiri batean kalitate kaskarreko airea arnastea. Euskal Herri barruan Bilboaldea da, zalantzarik gabe, airearen kutsadura arazo larrienak dituena, bertan milioi bat biztanle inguru bizi […]