Petrolioaren prezioa oso baxu dago, 2003ko mailan Irani zigorrak kendu ostean. Eta atzean, Saudi Arabia dago, epe ertainean pentsatu beharrean epe motzean pentsatuta. Josu Larrinagak kontatu digunez, ikusi beharko noiz arte jarrizten duen egoerak eta horren eraginak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/16018solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Gaur ekonomia tokatu zaigu eta Joseba Barandiaranekin hitz egin dugu. Hasteko, Nafarroa Garaian atentzioa piztu digute TRW eta Alston enpresen egoerek. Eroskiko zor berezia, 30.000 afektatu, izan da Josebak jorratutako beste gai bat. Bukatze aldera, beste gai pare bat: petrolioaren prezio baxua, eta Kataluniako egoera, momentuz ekonomia arloan bederen, ez […]
Miguel Javier Urmeneta (Iruñea, 1915-1988), Dibisio urdineko soldaduak Euskal Herria amets irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean, eta erreportaje horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki honen errepasoa egiten. Gero, Net Hurbil atalean Pello Zubiriak idatzi duen Ura, megapoliak eta krisia: CO2ak ez baitu dena esplikatzen artikulua komentatu du. Bukatzeko, […]
Ane MOnnak txakurtxu bat topatu eta etxera eraman du zaintzeko. Bru bru deitzen da. Eta zuek laguntxoak ze animalia mota duzue etxean? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160115gaurezdagoeskolariktxanogorritxu.mp3 Deskargatu hemen
Asteburu honetan, proposamen berezia dugu….Itzaltzuko “Gartxot Eguna” ospatzera joango gara. Ibilaldia egitera Iratiko baso aldera joko dugu, Bagargiak aldera hain zuzen ere. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( kalabazin krema), liburua (Geff Rodkey-n Tapper Bikiak). Eta bukatzeko Bizkaia aldeko agenda jorratuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160115zeingouasteburuangartxoteguna.mp3 Deskargatu hemen
Pedro Elias Igartuak kantu aukera anitz eta interesgarria ekarri digu oraingoan ere. Lehen orduan Peter Frampton, Kortatu. Georgie Fame eta The Uski’s en kantak entzun ditugu, eta batez ere Lenny Kilmisterrenak. Bigarrenean, aldiz, Fermin Muguruza, Neil Young, Dave + Philip Alvin, eta bereziki David Bowierenak jarri dizkigu Pedrok. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160114soinugela.mp3 Deskargatu […]
18. atala: Benvingut, Carles; see you later, David. Oporretatik itzuli gara indarrez beterik. Editorialean Kataluniak dagoeneko President-a duela ospatu dugu. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu duen larunbateko manifestazioa gogoratuko dugu eta David Bowie handiaren galera tamalgarria. Un cafè amb Clara García atalean, Bowie galdu izanaren inguruko iritziak bildu ditugu […]
Gaurkoan, Hasier Arraiz izan dugu Hizpidea magazinean. Sortuko buruzagia hasi da bihar, ostiralean, izango den eztabaidarekin, herri modeloaren inguruan, Abenduko hauteskudeek utzitakotik jaikitzen hasiak direla esateaz gain, Hasierrek Arnaldo Otegi izan du hizpide, bukatzeko aste honetan bertan presoen inguruan Rufi Etxeberriak esandakoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160114hizpideaasierarraiz.mp3 Deskargatu hemen
Betiko moduan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoekin hasi da Mikel Urbeltz, En tol sarmiento talde arabarrarekin. Bihar kontzertu berezia emango dute Anarik eta Tulsak, eta larunbatean “Clash of Titans” gorazarre kontzertua izango dela kontatu digu. Igandean, aldiz, Oliver magoa ibiliko da Kafe Antzokian, eta datorren astean The Rubinoos, Abbey Road, […]
Normalean hemengo edo Madrilgo hedabideetan irakurtzen edo entzuten dugu Kataluniako egoera nolakoa den, baina hamabostean behin Aritz Galarragak Kataluniako egoeraz hitz egiten digu Kataluniako hedabideen ikuspuntutik. Gaur ere, azken momentuan lortutako akordioa eta Carles Puigdemont president berriaz hitz egin digu La Vanguardia, El Periódico, El Punt-Avui edo Ara egunkariek dakartena […]
