Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160113solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Datorren larunbatean, hilak 16, Gpuzkoako Basherri kontsumo taldeek festa ospatuko dute Beasainen. Bertan azoka izateaz gain, Babarrun lehiaketa, bazkari herrikoia eta antzerkia egingo dituzte. Basherrin, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatibak elkartzen dira, Ainzira Oñederrak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solasaintziraoinaderra.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den asteburuan Zornotzan bildu ziren Gure Esku Dago ekimenaren hainbat lagun, eta besteak beste, Bazkide kanpaina martxan jartzea erabaki zuten. Bazkide izateko bi bide dira: alde batetik, tokian tokiko egituren bidez, eta bestetik, internet bitartez. Anjel Oiarbidek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideaangeloinaederra.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Isabelek, kurtso hasierako hainbat ekitaldi aipatu ditu, datozen egunotan egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solasasteixabel.mp3 Deskargatu hemen
Katalunian bertan egon da Txente Rekondo eta hasteko lortutako akordioa aipatu du. Gero, akordioak zer esan nahi duen eta hurrengo urratsak kontatu dizkigu. Bukatzeko, epe ertainera auzia nola ikusten duen izan du hizpide Txentek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean manifestazio jendetsua egin zuten Baionan ere, eta bertan, bereziki Lorentxa Gimonen egoera azpimarratu zuten. Dakigunez Lorentxa kartzelan dago berriro, ospitaletik pasa ondoren. Horiez gain, Pantxoa Hirigarai kazetariak Michele Alliot-Marieren azken kasua, INSE institutuko azken datuak eta Hegaztien birusa Iparraldean aipatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160112solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen
Milaka eta milaka lagun atera ziren kalera pasa den larunbatean Bilbon zein Baionan; are gehiago, batzuentzat presoen aldeko azken manifestazioak izan daitezke horiek. Josu larrinagak egoera aztertu du, gauzak ez direla hain errrazak izango ondorioztatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160111solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidati izaten ditugu eta baraiek aukeratutako gaiak horiexek izan dira: larunbateko manifestazioa eta azken momentuko Kataluniako akordioa. Irati Sarasuak Bilbon izandako manifestazioa izan du hizpide; Gotzon Hermosillak, aldiz, Katalunian lortutako akordioaz hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160111hizpideairatietahermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Dagoeneko 2016an gabiltza eta momentu ona da gogoratzeko adituek zer dioten ekonomiaren inguruan. Orokorrean hazkundeaz hitz egiten dute, nahiz eta leku batzuetan (Latinoamerikan, esaterako) zaila izan. Baina hortaz aparte ez dago besterik? Hori da hain zuzen Yolanda Jubeto ekonomilariak egindako galdera: gure lan baldintzak non geratu dira? Erantzunak elkarrizketan dituzue. […]
Albiste onez, txarrez eta oso txarrez beterikoa izan da atzean utzi dugun 2015, baina, tira, urte zaharrak alde egin du eta berria etorri da. Bilbo Hiria irratia egiten dugun guztion partez urte berri zoriontsua opa dizuegu, bihotzez, eta espero dugu 2016 honetan zuentzat egiten dugun irratia zuen gustukoa izatea, horretan […]
