Datorren Udalbatzarran, eta Udaberrik eta EH Bilduk aurkeztuta, mozio bat aurkeztuko dute eraso homofoboei aurre egiteko. Horrez gain, Alba Fatuartek beste gai batuk jorratu ditu: Zorrotzako lorategiko goi-tentsioko linea, datorren Udalbatzarra eta Pannagah-ekiko elkartsauna hain zuzen. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160120albafature.mp3 Deskargatu hemen
Aldarricatuz elkartea Euskal Herrian bizi diren katalanek osatutako mugimendu bat da, eta horra hor azken egitasmoa: Ovidi Montllorri omenaldia egitea. Hika Ateneon ari dira urtarril honetan eta dagoneko erakusketa bat zintzilik dute eta hainbat kanta oroitu dituzte kontzertu baten bidez. Datorren astean, hilaren 27an, hitzaldia egingo dute leku berean. Informazio […]
2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik […]
“Euskal Herria internazionalista atzo, gaur eta beti” lelopean Askapenak aurkeztu berri ditu 2016ko brigadak, beti ere, erakunde horretako bost lagunen aurkako epaiketak markatuta. Aurten ere Latinoamerikan, Europan eta munduko beste leku batzuetan ibiliko dira, izan ere, Julen Zulaikak esan digunez, epaiketaren aurrean lanean jarraituko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160119hizpideafakunaznares.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur hasi da sagardo denboraldia Bizkaian, Zornotzako Uxarte sagardotegian. Bizkaiak, Gipuzkoak baino dexente gutxiago ekoizten du, baina gaurko sagardoa kontsumitzeko “prest dagoela” esan digu Jose Antonio Zamalloak. Argazkia: Anboto. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160118solastxanpizamalloa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan teatro kontuak izan dira nagusi. Batetik Mari de Jongh taldeak estreinatu berri duen ‘Amour’ antzezlanaz aritu gara, Jokin Oregi zuzendariarekin eta Ana Meabe aktorearekin. Mari de Jongh taldeak hitzik gabeko antzerkia egiten du, baina asko da kontatzen dutena. Oraingoan amodioaz dihardute. Bigarren proposamena Ramon Agirre eta Inaxio Tolosaren […]
Belako talde mungiarrak Hamen disko berria aurkeztu du gaur eguerdian Bilboko Kafe Antzokian. Taldearen bigarren diskoa ostiralean kaleratuko da eta bere aurkezpenak jakinmin handia piztu du kazetarien artean. Izan ere, 2013an Eurie bilduma argitaratu zutenetik oihartzun handia izan dute, bitarte honetan, besteak beste, Musikaren saria, Ojo Crítico saria eta Rolling […]
Gero eta gehiago, hegazti gripea izeneko gaitza hedatzen ari da Ipar Euskal Herriko hegaztien artean eta kezka areagotzen ari da, batez ere bertakoak baizik ez diren zenbait espezie arriskuan direlako. Horrez gain, Irulegiko irratiko gure kolaboratzaile Pantzo Hirigaraik beste gai batzuk jorratu ditu: Hendaiako Intxura auzoan uholdeen aurka hartutako neurriak […]
Pasa den astelehenean gertatu zen, eta berehala etorri zen erantzuna… udaletik izan ezik: hildakoa ez zen Barakaldokoa, beraz, protokolo jakin bati jarraituz udalak ez zuen ezer egin. Gainontzeko agente guztiak bai, prekarietateak hiltzen duela salatzeko hainbat lagun bildu ziren Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/16018solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidatu izaten ditugu gairen bat sakontzeko eta gaur Patxi Ruiz de Samaniego eta Naroa Elortza izan ditugu. Patxik, Espainaiko Parlamentuan gerta daitekeena izan du hizpide; Naroak, aldiz, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak egindako urteurrena. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/16018hizpideapatxitanaroaelortza.mp3 Deskargatu hemen
