Azken egunetan izandakoari errepasoa egin ondoren, biharkoarekin hasi da Mikel Urbeltz: “Aho bete doinu” liburuaren bigarren zatiarekin. Etzi, Inun izango dugu gurekin, eta gero Anje Duhalde “Lagun artean kantari” klasikoarekin. Ostegunean Juanito Makandé izango da, eta ostiralean Four Friends, eta Stereorocks. Larunbatean, aldiz, Still River eta Julian Maeso Band, eta […]

Pasa den ostiralean Garikoitz Goikoetxea kazetariak artikulu ederra atera zuen BERRIA egunkarian, eliza katolikoak bereganatutako ondasunen inguruan. Hegoaldean, milatik gora bereganatu ditu azken urteotan Elizak, horietariko 525 EAEn. Kontua 2007tik dator, eta Garikoitzek kontatu digun arabera ondasun mota asko dira horien artean: deigarria da Gipuzkoan bereganatutako kopurua, 400 baino gehiago. […]

Asko eta denetariko autobideak ditugula esan behar dugu, baina gehienak ordaintzekoak dira. Bilbora joateko, Kantabriatik edo Asturiesetik ez, baina Donostiara joateko bai ala bai: are gehiago, Gipuzkoan aurten beste bi zatik bidesaria izango dute. Josu Larrinagak kontatu digunez, argi dago, Diputazioek eramanda, oreka falta dagoela eta, arlo pribatuan zein publikoan, […]

Hala ematen du: espainiar estatua bidegurutze ekonomikoan dago egin behar diren erreformengatik, gehi Zor pribatu handiagatik. Europak, murrizketa berriak eta beste Lan erreforma bat eskatuko dio laster. Horien aurrean, hurrengo gobernuak zer egin ahal du? Hor galdera eta erantzunak Jon Bernat Zubiri Reyk eman ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160125hizpideajonbenitezaxpiri.mp3 Deskargatu hemen

Zer gertatzen zaio emakume feministari ama izatea erabakitzen duenean? Zertan aldatzen da bera emakume gisa? Zertan aldatzen da parekidetasun ituna bikote heterosexualean umea(k) jaio eta gero? Ze estrategia izan dezakete bikoteek egoera berrorekatzeko? Ikasketa Feministen eta Genero gaien Unibertsitate Masterrean tesina egin behar eta buruan zerabiltzan galderen inguruan ikertzeari ekin […]

Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]

Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]

Hizpidea magazinearen hasieran Ninbe Moreno Uriolako kazetaria izan dugu gurekin. Ninbek bi gai jorratu ditu: alde batetik, azkenean Bilboko Udalak plazatxo bati Yolanda Gonzalez zenaren izena jarriko diola BVEk erahildakoari. Bestetik, Ninbek, amaitu berri den 2015 azken 136 urteotako urterik beroena izan dela aipatu du, eta beroketa globalaren aurrean birziklatzearen […]

Gaur kolaboratzaile berria izan dugu Hizpidea magazinean, Liher Gonzalez hain zuzen. Liherrek OlatuKoop sarearen historia kontatu digu jaio zenetik. Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben bilgunea da OlatuKoop, eta sare honek egindako ibilbidea, orain zertan dabilen eta etorkizunera begira zeintzuk diren erronka nagusiak kontatu digu Liherrek. […]