Berrogei egun pasa dira Mauricio Macri Argentinako presidente izendatu zutenetik, eta gai horrekin abiatu du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kazetariak bere Hego Amerikako azken albisteen sorta. Eskumaren ofentsiba ez da gelditzen hainbat arlotan, herrialdea orain arte lerratuta egon den multzotik atera eta eskumako gobernuak dituztenen aldera iragaten ari baita presidente […]

2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik […]

“Euskal Herria internazionalista atzo, gaur eta beti” lelopean Askapenak aurkeztu berri ditu 2016ko brigadak, beti ere, erakunde horretako bost lagunen aurkako epaiketak markatuta. Aurten ere Latinoamerikan, Europan eta munduko beste leku batzuetan ibiliko dira, izan ere, Julen Zulaikak esan digunez, epaiketaren aurrean lanean jarraituko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160119hizpideafakunaznares.mp3 Deskargatu hemen.

Pasa den astelehenean gertatu zen, eta berehala etorri zen erantzuna… udaletik izan ezik: hildakoa ez zen Barakaldokoa, beraz, protokolo jakin bati jarraituz udalak ez zuen ezer egin. Gainontzeko agente guztiak bai, prekarietateak hiltzen duela salatzeko hainbat lagun bildu ziren Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/16018solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen