Pantzo Hirigarairen azken mintzoa dugu gaurko hau, aurtengo ikasturteari dagokionez bederen, Irulegiko Irratiko lagunak udako plangintzan murgilduko baitira aurrerantzean. Eta egun, “Bizi” txirringa martxakideen gorabeherak, Nepaleko lurrikarengatik kaltetutakoen aldeko kanpaina eta Baigorriko postetxearen egoera berria, aipatu dizkigu Pantzo lagunak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150623solaspantzoirigarai.mp3 Deskargatu hemen

Lutxo Egia idazleak hilabete espainieraz mintzatu gabe igarotzeko “esperimentua” abian jarri zuen hilaren 11an, Bilboko Goienkalen egindako performance batekin hasi zen bere ramadan edo baraualdi linguistikoa eta dagoeneko hainbat pasadizu bizi behar izan ditu bere hautua irmotasunez jarraitzeagatik. Egunero idazten du blog bat BERRIAn, eta aurrera jarraitzen du, nahiz eta […]

Gaindegiak egin duen txikizkako saltokien inguruko ikerketa aztertu dugu bertako Imanol Esnaolarekin. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak eginiko ikerketa horren arabera, egun 17.000 saltoki txiki inguru dira gurean. Egoera zail honetan “Handien mehatxuari” egunero egin behar diote aurre, eta gainera, gero eta Handi gehiago dira. Azken urtoetan Saltoki […]

Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu […]

Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.

Datorren igandean, hilaren 21ean, Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herriko bost hiriburutan, besteak beste Bilbon. Arrosa Sarearekin elkarlanean, bost hiriburu horietatik bi saio berezi egingo ditugu: goizean 10:00etatik 12:00ak arte, oihal katea zuzenean bizi ahal izateko; eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte, San Mames estadioan egingo […]

Azken egunotan nafar gobernu berria eratzeko bilerak ari dira egiten, eta horrekin batera parlamentua zein udal berriak martxan ditugu. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria. Gero, Osasuna futbol klubaren sumarioa, eta Gaztelun atxilotutako Jose Antonio Indarten kasua komentatu ditu Bujandak. Bukatzeko agenda aurreratu digu gure kolaboratzaileak. […]