Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Carolina Chocolate drops, My morning jacket eta Elvis Costelloren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Jonh Hiatten eta Anje Duhalderen zenbait kanta entzun ditugu, kontuan hartuta uztailaren 2an biak zuzenean arituko direla Bilboko Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150619soinugelahiat2.mp3 Deskargatu hemen  

“Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean ekainaren 21erako antolatu du ekitaldia Gure Esku dago ekimenak. Angel Oiarbide antolatzaileak azaldu digunez, jende ugari espero da eguerdian eta arratsaldean antolatu dituzten ekitaldietan. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Iaz giza-katearekin ilusio handiz hasitako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Aurten, “josten” ibili dira […]

Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Bilboko udalak hainbat enpresa eta erakundetan duen ordezkaritza EAJkoa baino ez da, horixe kontatu digu gaurkoan Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak. Horrez gain, igandeko Gure Esku Dago-k antolatutakoak, edo Iñigo Cabacas auziaren azkenak komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen

Filmekin ez da janariarekin edo jendearekin bezala gertatzen, eta batzuetan gauzak hain dira txarrak, hain defendagaitzak, itsatsita geratzen gara begira, baztertu ezinik, sinistu ezinik, jakin ezinik nola jarraituko duen istorioak, jarraituko ote duten kalitateak eta denborak kontrako proportzionaltasunaz aurrera. Film txarrak, lehendabizikoz gaur, Eremuz Kanpon. Eta literatura txarra. Eta musika […]