Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Lehenengo Altsaura begira jarri da. Atzo bertan jakin zen Carmen Lamera epaileak instrukzio fasea itxi eta hasierako tesia mantendu duela, hau da, terrorismo delitutzat epaitzea.Une horretan, auzipetuen gurasoak Iruñeko Tres Reyes hotelean ziren, Euskal Herriko 130 pertsonak sinatutako agiri baten aurkezpenean, […]

Konfiantza mozioaz harago, zenbait gairen inguruko politikak adostea proposatu dio EH Bilduk Urtarani. Gasteizko alkateak koalizioaren “jarrera aldaketa” eta “hitz egiteko eta adostasunerako borondatea” balioetsi ditu, baina erantsi hori “bateragarria” dela astelehenean konfiantza mozioa bozkatzearekin.Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ezohiko bidea erabiliko du 2017ko aurrekontuak onartzeko: udalbatzaren konfiantza eskatuko du. Gasteizko […]

Etxeko langileen elkarteak atzo urteko txostena plazaratu zuen. Datu kezkagarriak eta larriak aurkeztu zituztenak, esaterako Etxeko langileen %26 lanik gabe geratzen dira zaintzen duen pertsona hiltzean behargin horiek langabezia saririk gabe geratzen dira. Guzti hauek aztertu ditugu Isabel Otxoa langileen elkarteko kidearekin. Kontratazio agentzien jarduera salatu du elkarteak, bezeroak eskatzen […]

Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Estrasburgon.  Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Euskal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Maialen Kortabarria gasteiztarra eta Askapenako kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170202_hizpidea-maialenkortabarria.mp3 […]

Ostegunetan hizpidea magazinean tarte lanaren ekonomiaz berba egiten dugu.  Gaurkoan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria izan da.Gaurko susperraldi ekonomiko aztertuko du Estatu Espainolean eta Euskal Herrian. Estatu Espainoleko ekonomia %3ko hazkundea izan zuen aurreko urtean, baina Barne produktu gordinak ez du 2008ko izan zenera heldu.  Petrolioaren prezioa ere kontutan hartu beharko […]

2008an utzi zion Joxe Elorrietak ELAko idazkari nagusi izateari eta neoliberalismoaren hegemonia eta Mendebaldeko sindikalismoaren krisia sakon aztertzeari ekin zion. Orain plaz aratu du  “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburua Icaria argitaletxearekin. Azken egunetan irakurri ditugu liburuan bildutako hausnarketak, atzo ELA sindikatu egoitzan Txiki Muñoz lagun […]

Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da,  Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko […]

Benoit Hamon izango da PS Alderdi Sozialistaren hautagaia Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, alderdia zatituta dago , emaitzak aztertu ditugu Mikel Aramendirekin batera. Frantziako Alderdi sozialista barne lana eta kanpo lan handia izango du, Frantziako hauteskundeetan bigarren itzulira iritzi nahi bada. Baina emaitzak, preseski, politika baten ondorioak izan ohi dira. 2014ko abuztuaren […]

Nafarroako kronikan Mikel Bujanda kazetariak hiru gai aipatu ditu. Batetik Langabezi datuak oposizioan izan duen erreakzioak ekarri dizkigu, isiltasuna izan da nagusi. Bestetik Nafarroako Gobernuak  2016 2019 aldirako Euskararen lehenengo plan estrategikoa onartzen duen Akordioa lortu du , plan hori ezarrita, Gobernuak erantzun egokia eman nahi dio herritarrek euskara ezagutzeko […]