Zalantzaz beterik hasi da ikasturte berria. Hauteskundeak datozela argi mintzatu dira Hezkuntza plataformen topagunetik ‘Eusko Jaularitzak LOMCE aplikatzen ari da Heziberri aitzakian’. Datorren urtea hezkuntza akordioen aroa izan behar duela aldarrikatu dute. Alderdi politikoei argi eskatu diete LOMCEren aurka egitea. LOMCEri planto egiten jarraituko dute eta Urriaren 22an jardunaldiak antolatu […]

Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]

Uda euskara ikasteko sasoia izaten da. Gabriel Aresti euskaltegian ikasle andana daude egun hauetan, Xabier Monasterio  lankideak “Hitzen esanahia” hitzaldia eskainiko du; modu desberdinean begiraziko die euskara ikasleei gure hiztegia, hobeto ikasi eta goza dezaten. Gaurkoan gurean ere izan da eta modu desberdinean begirazi dizkigu gure hiztegia, hobeto ikasteko eta […]

Euskal diasporaren berri eman digu Daniel Oiarbidek. Argentinako La Plata Unibertsitatean euskara klaseak ematen ditu. Argentinarren %10 euskal jatorrikoak omen dira, euskal abizenen bat omen dute. Kalkulua erraza da: lau milioitik gora dira euskal jatorrikoak. Euskal Herrian baino gehiago. Horrek La Plata herrian duen isla kontatu digu, izan ere bertako […]

Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren […]

Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen bataz besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko. Inkesta honen datuak aztertu ditugu Izaskun Garcia LAB sindikatuko zuzendaritzako kidearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160712_hizpidea_izaskun.mp3 Deskargatu hemen.

Gasteizko epaitegi batek Kutxabanken kontra ebatzi du, kontu korrontean dirurik ez zuen pertsona bati 30 euroko komisioak kobratzeagatik. Horrela, zenbaki gorrietan direnei jarritako komisioak kendu ezean, egunero 1.000 euroko isuna pagatu beharko du.  Jose Luis Segura EKA kontsumitzaile elkarteak kideak  gogoratu digu pagatutakoa itzultzeko eska dezaketela. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160711_hizpidea_joseluissegura.mp3 Deskargatu hemen.

Bildutako dirua baino gehiago gastatu dute aurreko urteetan Madrilek eta Lisboak, eta Bruselak uste du Madrilek aurten ere bide beretik jarraituko duela, defizit helburua bete barik. Abisuaz gain, baina, bi herrialdeak zigortzeko prozedura ere ireki du Europako Batzordeak. Joseba Barandiaran ekonomialariak egoeraren azterketa egin digu. Espainiak, %5,1eko defizitarekin itxi zuen […]