Inguruan antolatzen ari den jaialdi pila ikusita, Galdera datorkigu burura,  musika krisian dago?  Inoiz baino festibal gehiago izango da Euskal Herrian ekainetik aurrera. Bizkaian sortu berri diren bi jaialdi gehitu  behar zaio zerrenda luzeari, Sondika Legens music eta Mundaka festibala. Fenomeno hutsa dira jaialdia edo aisialdi modu berria moduan betirako […]

Gasteizkoak kolektiboak plazaratu berri duen ‘Estas guerras son muy nuestras’ liburua izan dugu hizpide. Liburua Euskal herriko armagintzaren historia bildu dute, hiru hamarkadatan Euskal Herrian  ekoizten ziren  armak Arabia Saudi, Israel edo Egiptora esportatzen ziren.  Munduko guda ezberdinetan izan dira Euskal Herriko armagintza sektorea. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160707_hizpidea_alvaroanta.mp3 Deskargatu hemen.

Bost urteko bidaiaren ostean atzo iritsi zen Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, “gas-erraldoitik inoizko gertuen” dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi- hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta ezagutzeko asmoarekin. […]

Ekainean berriz ere langabezi datu ‘onak’ aurkeztu ditu Espainiako gobernuak.  Hauek aztertu ditugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.  Datu hauek argi ilunak dituzte, aztertu beharko litzateke enpleguaren kalitatea. Uda sasoia sortzen diren lanak, lan partzialak eta epe laburrekoak direlako. Betetik gero eta pertsona gehiago dira langabezian daudenak eta inolako lan saririk […]

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak bihar egun osoko egitaraua izango duen jaialdia antolatu du, Munduko jendeak elkartearekin elkarlanean. Uztailaren 15ean Euskal Herritik abiatuko den Mugak zabaltzen karabanaren xehetasunak gogoratuko dizkigu Itziar Fernandez Mendizabal plataformako kideak. Uztailaren 15ean Europako hainbat herritatik karabanak irtengo dira Greziara. Bidean geldialdi ezberdinak egingo dituzte eta Uztailaren […]

Ostiraletan egiten dugun legez, Euskal erria irratiko Mikel Bujandak Nafarroako kronika hurbildu digu. Hauteskundeak ekainak 26an izan baziren ere oraindik zer esana ematen ari dira emaitzan Nafarroa aldean. Bestetik bueltan da berriz Ikurriñen afera. Herenegun, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak debekatu egin zuen udalek ikurrina festetan modu ofizialean jartzea, eta, atzo, […]

Aritz Galarraga kazetariak azterketa bikaina egin digu joan den astean Espainiako Gorteetarako hauteskundeek Katalunian izan dituzten emaitzez. Laburpen gisa, esan liteke, PP eta Ezquerra ez, beste alderdi guztiak berdintsu gelditu direla, datuak abenduaren 20ko emaitzekin alderatuz gero. PPk gora egin du eserleku kopuruan, Espainiako emaitzek horretaraturik, seguru asko. Bestalde, alderdi […]

Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]

Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan […]