Errepaso eta azterketa interesgarria egin digu gaurko saioan Unai Fernandez de Betoño arkitektoak Euskal Herriko bost hiri nagusien hirigintza ereduaz. Bilbotik hasita, nazioartekotzen ari dela eta, horrenbestez, hiriaren ikusgarritasuna eta elitizazioa gertatzen ari direla azpimarratu du. Gasteizen kasuak badu zerikusirik Bilborekin, Unairen ustez, baina auzo gehiegi eraiki dira bat-batean. Donostian […]

Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaiko kronikan hauteskunde giroaz aritu da. CIESek emandako datuen arabera,abenduan ateratako emaitza berak errepikatuko liratekeela dio inkestak.  UPN-PPk bi eserleku lortuko zituen Madrilen, baina Ahalduguk eta PSOEk bat lortuko luke, abisua ere bota digu CIESk ez  du beti asmatzen. Baina Iruñean hasi dira botoak […]

Joan den igandean Hendaian Eskola Publikoaren 25. jaialdia izan zela eta, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen koordinatzaile den Lourdes Imazek festa horren berri ekarri digu eta, bide batez, eskola publikoaren definizioa zehazten lagundu. Pozarren azaldu da Lourdes Imaz aurtengo deialdiak izandako arrakastaz, eguraldia lagun, jende andana handiak parte hartu […]

Asteon berriz jo dugu Aritz Galarragarengana Kataluniako egoera sozio-politikoaren berri jakiteko asmoz. Aurrenik, datorren urterako aurrekontuen inguruan Junts Pel Si eta CUPen artean sortu den tirabira aipatu digu Aritzek. Aurrekontuek eduki sozial handiagoak izatea nahi luke CUPek, eta horrek kolokan jar lezake une honetan indarrean dagoen gobernu ituna. Horren ostean, […]

Atzo Euskal Hedabideen Behatokiak prestatu duen atari berria aurkeztu zuela eta, gaurko Hizpidea magazinean bertako koordinatzaile den Gorka Salcesekin hitz egin dugu luze eta sakon behatokiaz beraz eta orain plazaratu duten atariaz. Behatokia Hekimen elkarteak eta EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek elkarlanean garatzen duten proiektua dugu, euskaraz aritzen diren hedabideei […]

Atera berriak dira langabeziari buruzko azken datuak eta Espainiako Lan Ministerioak txosten bat plazaratu du berehala, ekonomia goraka doala eta, hori dela medio, langabezia tasak behera egin duela aditzera emateko. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak, aldiz, adar jotze moduan hartu du Espainiako Gobernuaren interpretazioa, haren iritzian, zenbaki ofizialetan, guztiz etsita eta […]

Euskal herriko 34 herritan igandean galdeketa burutuko da. Gure esku dago ekimeneko  bozeramailea Angel Oiarbide izan dugu saioan, berme handiko galdeketak izango direla aitortu digu, ikuskariak bertakoak eta kanpokoak izan dira; demokraziaren festa giza definitu du igandean geratuko dena. Gai izan dira galdera bat adosteko eta prozesu osoa elkarrekin egiteko. […]

Euskalerria irratia partaide da ostiralero Hala Bedi eta Bilbo Hiria irratiok elkarlanean egiten dugun Hizpidea magazinean eta haren bozeramalea Mikel Bujanda kazetaria dugu, astean-astean Nafarroa Garaiko kronika egiten diguna. Gaurko ere gai sorta interesgarria ekarri du Mikelek, honako gai hauek besteak beste: Volkswagen etxeak beste auto bat egingo du Landabengo […]

«Katalunia zuzenbide estatu aske, burujabe, demokratikoa sozial eta ekologikoa izango da eta errepublika parte-hartzaile gisa eratuko da». Halaxe dio Constituim izeneko taldearen inguruan bildu diren adituek prestatu duten konstituzio egitasmoaren zirriborroak. Aditu horiek oso aintzat hartu dituzte Interneten bidez herritarrengandik jaso dituzten 3.400 ekarpenak Kataluniako konstituzioa osatuko luketen 148 artikuluak […]

Datorren larunbatean, ekainaren 4an, Munduko Arrozak deritzan ekimenaren 13. edizioa izango da Bilboko San Frantzisko auzoan. Auzoko elkarteen koordinadorako partaide den Xabi Agirrerekin mintzatu gara gaur, dagoeneko erabat finkatua dagoen ospakizun handi honen nondik norakoak ezagutzeko asmoz. Berak adierazi duenez, lau mila partaide izango dira ekainaren 4ko hitzorduan, kolore, zapore […]