1983ko abuztuaren 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusi bete-betean zegoela. 500 litro jaso ziren metro koadroko. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz eta euriak ez zuen etenik izan aste osoan. Hala, bertan parrandan zeudenek bertatik bertara ikusi zuten ura Zazpikaleetako lehenengo pisuetara ailegatzen, eta aurrean topatzen zuen […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Lau bat urte dira atal honetan kolaboratzen duela gaiak ez errepikatzearren, fisioterapiaren alde ezezagun askori buruz berba egin dugu: kardiologia, pediatria, digestioa, immunitate sistema… Hala ere, entzuleren baten iruzkin bat jasotzean («ia berba egiten dozun lepoko kontrakturen inguruan: estresa, konturatu gara oinarri-oinarrizko gai batzuk oraindik ukitu ere ez ditudala egin. […]
Juan Calvo Ertzaintzaren komisarian hil zutela 30 urte bete direnean Argia Astekarian gertatukoa ikertu eta errepasoa egin dute. 1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtzia-gabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez […]
20 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du.Euri zaparrada baino lehen saio ederrak egin dituzte gazteak, elkarrizketak, albisteak iragarkiak. Hemen duzue emaitza. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230706_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
San Gabriel auzo-elkarteak bere auzoko beharrei erantzuteko instituzioen utzikeria salatu nahi du. Dei egin dute parte hartzera. Mintegitxueta eta Masustegi errepidea luzatze eskatuko dute besteak beste “Hemen gaudelako BBK live ez dagoenean” lelopean protesta deitu dute. Jenifer auzo elkarteko kideak eman dizkigu zehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230704_jenifer.mp3 Deskargatu hemen.
2023ko Aste Nagusirako lehen kontzertuak aurkeztu ditu Bilboko Udalak. Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatoki nagusietan Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Zetak arituko dira. Abandoibarrako kontzertuak: Astelehena 21, 23:30ean: Lori Meyers Asteartea 22, 23:30ean: Gatibu Asteazkena 23, 23:30ean: Vanesa Martín Europa Parkeko kontzertuak: Asteazkena 23, 00:00etan: Lola Indigo […]
Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo 43. Aste Nagusian pregoilari eta txupinera jardungo diren bi emakumeak dira . Aurten, Aiora Renteria Zea Mays taldeko kantariak irakurriko du pregoia eta Izaskun Pinedok jaurtiko du txupina. Aiora Renteria hautatu du Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak pregoi irrikatua irakurtzeko, datorren abuztuaren 19an Bilboko Aste Nagusiari […]
Argia astekaria izan dugu hizpide Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Gonzalo Oyarzún liburuzain txiletarrari elkarrizketa azalera eraman dute. Euskarara itzuli dute bere liburua berriki, liburuak liburutegietatik harago, ezezagun zaigun liburutegi eredua. Espazio sozialak, topaguneak… “Jakintza ez dago liburuetan bakarrik”. Aitor Manterola kirol kazetari zumaiarra eginiko elkarrizketa eta Elena Martinez de Madina ikerlariari […]
Uztailaren 1ean hasiko du Euskarabenturak laugarren espedizioa. Maulen hasi eta Getxon amaituko da eta guztia 407 km egingo dituzte oinez. Euskaraz bizitzeko ahalbidetzen duen sare bat da eta halaxe bizi dira hilabetez 125 gazte eta 30 lagunek osatutako langile-taldea. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik igaroko dira eta, aurten, 32 herritan izango […]
Bbk live jaialdia ate joka dago, Uztailaren 6tik 8ra izango da jaialdia, ohi bezala, Kobetamendin. Pavement, 1990eko hamarkadako rock independentearen ikur nagusietako bat, Bilboko BBK Live jaialdian izango da aurten, uztailaren 7an, zehazki. Ostegunez hasiko da BBK Live, eta lehenengo egun horretan Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Arca, […]
