Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute, tartean Benito Lertxundiren kontzertua Durangon eta bukatzeko txango bat. Entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230421_irrati_tailerra_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, asteroko kolaborazioan astekariak dakartzanak komentatu ditugu. Silicon Valley Bank-en porrotak eragin duen mundu mailako finantza ekaitzaldia hasi besterik ez da egin. 2008ko krisiaren ondotik kontrolpean behar lukeen bankuen sektorea ez dago inolaz ere horrela: shock ostean araututakoa, gero desarautu egiten da berriz… hurrengo […]
Apirileko zenbakiaren errepasua egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrziketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Apirilean Telmo Irureta aktoreari eginiko elkarrizketa irakur dezakegu besteak beste. Irabazi berri du aktore berri onenaren Goya saria. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230417_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.
Duela urte bete estreinatu zuten Rey Desnudo y Chico Muerto antzezlana Pabeloi 6ko gazte konpaniak, ostiraletik aurrera berriro ikusi ahal izango da. Bilboko Casilda Iturrizarren parkean kokatuta dago istorioa , 2016an, larunbat goizalde batean, minutu betan benetako denboran gertatzen den istorio bat kontatzeko. “58 segundo horiek hedatu eta uzkurtu egiten […]
Udaberriko SORMENE ostegunean abiatuko da Galdakaon. Sormene lau lan–ildoetatik ( sormena–plazak–komunikazioa–transmisioa) 2021 eta 2022ko edizioetan TRANSMISIOA ildoan sakontzea erabaki genuen. 2022ko udazkenean, Transmisioa ildoaren baitan, Amatasuna, sorkuntza eta euskara jorratu genituen. Aurten, zaintza hartu gura dugu gogoetagai eta sormenerako pizgarri. Amatasunari, sorkuntzari, euskarari eta transmisioari erabat loturik baitago zaintza. Egitarau […]
Zea Mays taldeak Adore kemena kuraia lana zuzenean aurkezten dabil. Datorren astean Bilbon aurkezteko dute Kafe Antzokian Apirilak 28, eta 29an; aitzakia ederra Aiorarekin batera tartetxo batez berba egiteko. Kanpoan egon berri dira Zurich eta Berlinen pozik izandako harrerarekin. Baina baita pozik hemen Euskal Herria disko berriaren aurkezpena izaten ari […]
Andres Isasi, Bilbo-Berlín errezitalean, lehen aldiz interpretatuko dute osorik, eta Andrés Isasik (1890-1940) sortu bezala, Heinrich Heine (1797-1856) alemaniar poetaren olerkiei buruzko ahots eta pianorako hamalau abestiko zikloa. Vanessaren berba egiteko tartea hartu dugu. Azpimarratzekoa da Carlos Ímazek obraren jatorrizko partituraren arrastoa jarraitzeko eta hura berreraikitzeko egindako lan nekeza […]
Juncal Altzugarai fisioterapeutak alu hiperrealista bat egin du. Zoru pelbikoan eta sexologian aditua da bera eta, aluaren eredu anatomikorik ez zegoenez, horren beharra ikusirik, lehendabiziko alu hiperrealista sortzea erabaki zuen. Alooa proiektuan kokatuta dagoen alu honen berezitasuna zera da, kanpotik zein barrutik erreala dela, bulbatik baginaraino. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230131_juncal_zoru_pelbikoa.mp3 Deskargatu hemen.
Entzuten ari garena Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako sortutako ahots automatikoa da. Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, oraingoan testua ahots bihurtzeko sistema neuronala sortu du. Itziar Cortés Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea da eta, berak azaldu digunez, Elhuyarrek pauso bat aurrera eman […]
Gaur, ostera,fisioterapeuten eguneroko lana asko baldintzatzen duten pare bat fenomeno aipatuko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeuta: minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak. Amaitzeko, espekulazio txiki bat egingo dut. Minaren pertzepzio maila ez da beti berdina. Gure eguneroko bizitzan, gure gorputza suntsitzen eta berregiten aritzen da etengabe. Kirolak, laneko mugimenduek… gorputza higatzen […]
