Gaur aurkeztu du Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Ibialdiko egitaraua. Lau gune izango ditu eta bertan egingo dira kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak. Berrikuntza moduan, aurten datafono bidez ordaintzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_ibilaldia.mp3   Deskargatu hemen.

Aspaldiko lagunak dira Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Batera ibili izan dira talde gehiagotan, baina orain Muare taldea osatzen dute. Ostegunean, Bilboko BIRA Kulturgunean eskainiko dute kontzertua. Baina, zer da Muare? Nola sortu zuten? Horien eta galdera gehiagoren erantzuna elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230509_muare_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Donostiako Goizaldi dantza taldeak 75 urte bete ditu eta urteurrena azalera eraman dute.  Josu Narbartek ibilbidearen errepasoa egin digu, eta badira  azpimarratzeko kontuak, esaterako, nazioartean nolabait ere erreferente  bilakatu dituena, janzkerarena, aspaldi hautsi zutela genero markaren bereizketarekin. Ginekologoarenera joatea, nolakoa da? Hainbat gaztek haien testigantzak eman dituzte. Lehen zita lortzeko […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Bilbo tropikaletik agenda ederra ekarri digute, ostirala musikaz beteta datorrela azpimarratu dute esterako 1000 gradutan jaialdia enkarterrietan ospatuko dena. Bizkaiko iragan industriala osatu zuten milaka lagunen ametsak eratzeko lehengaia, herrialdearen etorkizuna eta paisaia eraldatu zuena gaur egun den […]

Azken egunetan publiko egin den, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek mobilizaziora deitu dute Erandion euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Amaia Berbots elkarteko kidea eta udaleko langilearekin berba egin dugu. Erandioko herritarren hizkuntza-eskubideak murriztuko dituen sententzia eta auzitegien esku hartzea salatzeko mobilizazioan parte hartzeko deialdia […]

III. Señora sariketa hasiko da maiatzaren 6ean, larunbatean, Bilboko BIRA kulturgunean; arratsaldeko bostetan hasita. Larunbateko saioan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainare Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Leire Vargas izango da. Baina, zer da Señora sariketa? Zergatik señora?   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230504_Se%c3%b1ora%20sariketa.mp3 Deskargatu hemen.

Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria”  kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa […]

Binke Galdakao Usansoloko tokiko hedabidearekin bat egin dugu, bertako azken berriak ekarri dizkigu Jon Gomezk. Kirol kontuetan lurraldeko lehenengo Mailara igo da Galdakao Futbol Taldeko emakumeen taldea, Denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan, garrantzitsua zen apirilaren 29an jokatutakoa, Galdakaoko jokalariek ez bakarrik irabazi egin behar ziotelako Santurtziko jokalariei, baizik eta ostean […]