Ekonomilaria dugu Niko Cuenca Beristain, enpresabidea.eus hedabide digitaleko koordinatzailea. Bilboko zazpi kaleetako merkatari familia batean sortua, ekonomiaren gaineko webgune horren orrialdeetan eman zigun aitite merkatari ekintzailearen berri, izan ere, haren Beristain lanpara dendan izan zituen lehenengo harremanak enpresa munduarekin, baita euskaltzale giroarekin ere. Gurera ekarri dugu bera pixkat hobeto ezagutzeko, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gazteolan haur eta gazteak euskaraz bizitzeko aukera dute. Klasetik kanpo euskaraz, jolastu, dibertitu, lagunak egin eta bizi daitekeela erakutsiz. Metodo dinamikoak erabiliz, jolas eta proiektu ezberdinak erabiliz eskolako formatutik kanpo euskara indartu eta lantzen dute mintzamenean eta hizkuntzaren alde praktikoan zentratuz, noski alde gramatikala ahaztu gabe. Aste Santu osteko Pazko […]
Intrigazko, misteriozko, maitasunezko, gerrako, estrategiazko, naturazko eta ez-egitezko liskarrezko istorioa da, Juana Lorrek eta Javier Liñerak zuzendua, eta Arriagan estreinatuko da, euskaraz zein gaztelaniaz. Lavinia hezur-haragizkoa da. Bizi, arnastu eta hitz egiten du denok egiten dugun bezala, baina poeta batek idatzi zuen. Pertsonaia txikia da Gizateriaren lan handienetako batean, eta […]
Hezkuntza euskaraz izan behar da lelopean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 23an, ostegunean. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateko euskara taldeak deituta, Bilbon ere manifestazioa egingo dute, Ostegunean 12:00etanb Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Joseba Ugalde dugu gurekin, Leioako campuseko euskara taldeko kidea. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko […]
70 auzo elkarte, eragile sozial eta kultural baino gehiago batu dira Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforman, Udal eta Foru Gobernuak auzo hauekin hartutako konpromezua bertan behera utzi duela salatzeko. Artazu Goikoa, Artazu Behekoa, Betolaza, Irala, Iturrigorri-Peñaskal, Larraskitu, Errekalde, San Adrián, Urizar Dorrea eta Uretamendi auzoekiko konpromezua hain zuzen. Arrate Lopez plataformako […]
Asteburuan poza agertu dute Seaskako kideak izan ere Larunbatean txio baten bidez Frantziako hezkuntza ministerioak Brebetako zientziako azterketa euskaraz egin ahalko dutela jakinarazi zuen. Haserrea eta determinazioa ez zaizkie apaldu Seaskako kideei ez du hitzik esan baxoari buruz, Baionako Bernat Etxepare lizeoko 120 ikasle hautazko ikasgaien Baxoko azterketak egiten ari […]
“Lurrun Minez” antzezlanaren ikus-entzunezko egokitzapena egiteko diru bilketa abiatu dute. Jaula de Vapor ekimenak Galder Perezen testua ikus entzunezkora eraman nahi dute. Euskal Herrian zehar arrakasta handiz estreinatu eta biratutako obra honek Gabonetan gay sauna batean biltzen diren hiru lagunen istorioa kontatzen du. Laburmetraia egiteko diru bilketa egiten ari dira, […]
Argi astekariaren errepasoa azaletik abiatu du Gorka Peñagarikano. Laborantza lurren desagerpena Ipar EHn, espekulazio handia dago oso, eta horiek kudeatu behar dituen Safer erakundea ezinean dabil. Lourdes Huanca, ekintzaile feminista perutarra, Gasteizen egon da azken hilabetean. Peruko Gobernuak isilarazi nahi du: komunikatua bidali zien nazioarteko hedabideei ez ziezaioten elkarrizketarik egin […]
Bilboko Udalak Mikel Lertxundiren Topaketa eskultura erosi du 76.000 euroren truke. Pieza 2019tik dago Isozaki Atea dorreen zelaigunean, eta Mazarredo zumarkaleko auzotarrak ala eskatuta. Eskultura Isozaki Atea dorreen zabalgunean instalatu zen, Loraldia Jaialdiaren 2019ko edizioan, eta Mikel Lertxundik egindako formatu handiko zazpi eskulturetako bat zen, hiriko hainbat puntutan zehar […]
Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu herrietako literatura eta disko azokak saretu eta Doinuele aurkeztu dute. Zortzi herri eta hautu bat: euskara hutsezko azokak eta plazak antolatzea euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. Euskara ardatz duten ekimenak dira. Xabi Hernaniko liburu eta disko azokatik eta Itziar Literaturiatik gurean […]
