Irailaren 14an hezkuntza legearen aurreproiektua argitaratu zuten eta, hilabete bat egongo da ekarpenak egin al izateko. Hezkuntza Legea ahalik eta azkarren gauzatu nahi dutela agerikoa dela salatu du sindikatuak. Sindikatua gogorarazi nahi izan du legea ez dela sindikatu eta eragile sozialen parte hartzearekin landu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220921_hezkuntza_legea.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
“XXI. mendeko funikularra” izatea omen da egingo diren lanen helburua. Besteak beste, lorategi bertikal bat eta eguzki-panelak jarriko dituzte, azken horiek urte amaierarako martxan egotea aurreikusten delarik. Azkenik, goiko geltokia birmoldatuko dute, datorren urtean hasita. 1,7 milioi euroko laguntza jasoko du Europar Batasunaren Next Generation funtsetatik. Funikularraren historian murgildu […]
Enpresabidea euskarazko komunikabide berria dugu. Enpresabidea.eus ataria, apiria abiatu zuen ibilbidea. Euskara hutsean da hedabide digitala. Euskararen normalizaziorako pizgarria izatea du helburu hedabideak lan eta enpresa inguruetan. Hobeto ezagutzeko asmoz enpresabideara jo dugu erredakzioan Maite Reizabalak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220919_maite_enpresabidea.mp3 Deskargatu hemen.
Asteazken arratsaldean Bilboko Kafe Antzokian UEUren 50. urteurrenaren ospakizun nagusia egingo da.UEU Udako Euskal Unibertsitateak mende laurdena bete du, ospatzeko moduko urteurrena da. Mende erdi honetan lan handia egin du goi mailako jakintza euskaraz garatzeko. Kepa Sarasola UEUko zuzendariarekin batera ibilbidearen errepasoa egin dugu, aurrera begirako erronkak ere azpimarratu dizkigu. […]
Doinu tradizionalak gaur egungo ukitu batekin jotzen dituzte Neomak taldeko zazpi emakumeek. IX. Atlantikaldia jaialdia Itsas kodeak lelopean asteburuan ospatu da. Kontzertuak eta askotariko ikuskizunak antolatu dituzte herriko lau gunetan, bertan Neomak taldeko Leire eta Iratirekin izan gara. Argitaratu berri duten Ilargi berriak diskoa aurkeztu digute. Folk garaikidea egiten dutela […]
Irailaren 26 eta 27an, 29 eta 30ean Gigi Mundiala topaketak burutuko dira Bilboko zabalgune merkatuan. Gune Irekia teknologia sozialari buruzko Munduko Topaketa izango da. Gune Irekia edo Open Space Tecnology (OST) talde handien bilerak egiteko metodologia bat da. Metodologia hori 80ko hamarkadan hasi zen garatzen, Harrison Owenek ikusi zuenean kongresu […]
Ostegunero bezala Argia astekariarekin bat egin dugu eta Peru Iparragirre kazetariak bertako aldizkariko hiru gai ekarri dizkigu. Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuak 40 urte betetzen ditu aurten, eta horren ingurukoez gain, bi elkarrizketa gomendatu dizkigu: batetik Katharina Pavletich-i eginikoa, Txileko konstituzioaren ezezkoaren inguruan eta, bestetik, Peio H. Riañori eginikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220915_argia_pero.mp3 […]
Atzo aurkeztu zen Kirol anitzeko Europako Triatloi Txapelketa Bilbon. Larunbatean abiatuko da eta irailaren 24an amaitu. Sei diziplina izango dira ikusgai. Duatloia, duatloi-krosa, akuatloia, triatloi-krosa, akuabikoa eta distantzia ertaineko triatloia. Europako Txapelketa hau Bilbon, Balmasedan, Bermeon, Portugaleten eta Getxon jokatuko da, hamar egunez. Gure bai taldeak! Atzo aurkezpenean protesta egin […]
Gaur abiatzen da Bira kultu-gunearen programazioa eta gaurko ekitaldiari erreparatu nahi izan diogu La Basu izango da , berarekin batera Naturaleza Suprema taldea izango dira gehiago ezagutu nahi dugu eta horretarako La Basu gonbidatu dugu. Lucia Vargasek eta Karen Tovarrek osaturiko RAP talde kolonbiarra da. Musikak eta arteak gizakiaren garapenaren […]
Gogoratzeko kontzertu berezia emango du Petti & Bandek, ostegunean Kafe Antzokian, Mark Lanegan kantariaren omenezko kontzertu berezia izango da, gaualdia, James Room bakarlari bilbotarrak irekiko du berak ere Laneganen kantuak berreskuratuko ditu. 57 urte zituela hil zen Mark Lanegan , ez zen bakarrik bakarkako musikari handia izan. Talde ugariri lotutako […]
