AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko du abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Helduen euskalduntzean Aurrera pausuak emateko euskaltegi sendoak behar direla azpimarratu dute. Urtero-urtero 45.000 herritarretik gora euskara ikasten ari da, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere. Alizia Iribarren […]

Asier Gastón komiki egile eta diseinatzaileak Beti Berdin izeneko komikia argitaratu du. Komikia eskuragarri dago Euskaraen etxean. Pandemia garaian garatutako egitasmoa da Beti Berdin. Beti erdin komikoa izen bereko tabernan garatzen den istoriak batzen ditu. Taberna Irizar herrian dago, “euskal kostaldeko zehaztu gabeko lekuren batean dago”. Ostatutik ohiko bezeroak igaroko […]

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa martxoaren 9a eta 28a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sormenari zor izango da.19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile gazteak nabarmentzea, emakumeak oholtzara ekartzea, publiko berrietara heltzea […]

Gaurko tartean laringearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Erronkarin abiatu dugu tartea izan ere bertakoa zen Julian Gaiarre kantaria, haren omenezko museoan kantariaren laringea dago ikusgai. Eztarri ingurua gorputzeko egitura garrantzitsuen topalekua da: garondoa, bizkarrezurra, jatekoaren eta arnasaren pasabideak, ahots-sokak, mihia, masaila, haginak… Hioide hezurraren inguruan antolatuta dagoen sistema […]

Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek zuzendatuko pieza hau, desagertutako gazte nafar bati buruzko kronika da, Guardia Zibilak atxilotu ostean hilda agertzen den Mikel Zabalza autobus gidariari buruzkoa. Donostiako Festibalean aipamen berezia jasotzeaz gain, 2020ko Lauaxeta saria ere irabazi du. Izar Films eta Ahotsa.inforen eskutik, garaiko artxiboetako materiala eta kasuarekin […]

Bilboko Zinegoak, Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du gaur. Aurten Zinegoak martxoaren 1etik 14ra arte ospatuko da eta osasun-krisiak jaialdia baldintzatu duen arren, Zinegoakek aurrez aurreko programazioaren aldeko apustua egin du, Filmin plataforman leiho digitala irekitzen duen bitartean. Jaialdiak gaurkotasun handiko gaiak landuko ditu edizio […]

ZIRKOZAURREk eta Bilbao Ekintzak, Bilbao Aurrera Planaren barruan, ‘Garapenerako Zirkua’ ekimena antolatu dute. Ekimen entretenigarri horretan zirkua izango da protagonista, eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburu batzuen inguruan sentsibilizatzen saiatuko da. ‘Garapenerako Zirkua ‘4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago (ez du axola adinak, ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa eta baldintza […]

1

Barearen ostean ekaitza datorrela dio kantu zahar batek, baina martxoaren 13an etxean geratzen hasi ginenetik, bare gutxi izan da munduko txoko gehienetan. Helduak, arrisku taldekoak, adindunak, umeak, nerabeak… Kolore eta forma desberdinetako pertsonek sufritu dituzte pandemiaren eragin latzak, baina baita gizarteak eta gobernuak berak ezarritako neurri murriztatzaileen ondorioak ere. Nerabeak, […]

Europak onartu zituen lehenengo txertoak RNA mezularian oinarritutakoak izan ziren. Orain, adenobirusetan oinarritutakoak ere baimendu dituzte. Nola funtzionatzen dute? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210223_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurkoan Herri hura liburua izan dugu mintzagai Maialen Diaz Urrizarekin. Donostia hiriko  kutxa literatur saria jaso zuen eta orain Elkar argitaletxeak kaleratu du. Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikarraz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua […]