Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat erakutsiko digu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210302_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
LAB sindikatuak soldata arrakalari buruzko ikerketa egin du Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 183 lan hitzarmen oinarri hartuta. 1400 euroko soldata gordina da, sindikatuaren ustez, bizitza duina izateko beharrezko soldata gutxiengoa. Horren arabera, ikerketaren emaitzek adierazi bezala, 183 hitzarmen horietatik, 23 dira solik duinak. Soldata arrakalaren biktima nagusienak, sektore eta […]
Larunbatean protesta egin du Ongi etorri errefuxiatuak. Arriaga plazan urtarriletik Ozeano Atlantikoan ito diren 2.000 pertsona baino gehiagoren heriotzak gogoraraztea eta salatzea izan da. Europar enpresek Afrikako baliabideak suntsitzen dituzte gobernuen konplizitatearekin. Europar Batasunak Afrikako 13 gobernuri arrantzarako ezarritako akordio neokolonialak Senegalen ehunka enplegu suntsitu ditu eta milaka gazte Europara […]
Gaurkoan bi pelikula izan ditu hizpide Ane Urkiolak. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Lehenengo “80 egun” fila izan dugu hizpide. Gai ausarta aukeratu zuten pelikularako, 70 urte inguruko bi emakumeen […]
Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenen baitan Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea izan dugu gurekin solasean. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Azkenaldion, COVID-19 dela eta ikusi dugu batez ere, han eta hemen, lan handia […]
Don Inorrez taldeak Esku hutsik izeneko disko berria argitaratuko du. Imanol Ubedak 2018an abiatu zuen Don Inorrez proiektua.Hamar kantuz osatuta dago, eta aurreko lanaren jarraipen gisa deskribatu dute. Sarean emaniko azalpenetan kontatu digute berriro ere Cadizen grabatu dituztela kantu berriak. Paco Loco ekoizlearen gidaritzapean. Gainera, aurreko diskoko formula bera erabili […]
“ Dena aldatu, sistema arrakalatu” lelopean kalera aterako da Martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feminista. Atzo aurkeztu zituzten Emakumeen Nazioarteko Egunerako mobilizazioak, nabarmendu zuten inoiz baino beharrezkoagoa dela kalera ateratzea. Bilbon, Baionan, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango dira manifestaziorik handienak, baina, hirietan ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan ere egingo […]
Gaurkoan Iruñetik datorren Ibil Bedi taldearen azken lana ezagutzeko aukera izan dugu. Bigarren lana argitaratu berri dute Beltxarga beltza deiturikoa. 219an lehenengo lana argitaratu zuten Pop eta rock doinuz jantzitako zortzi abestiz osatutako diskoa Berandu baina garaiz izenpean. Oraingoan kantu gehiago batu dituzte bigarren lanean. Gaur entzun dugun kantuan “Egurrezko […]
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Galdera hauek eta beste asko egingo dituzte “Atzerria lurra garratz” antzezlanean. ArteDramaren azken antzezlana […]
Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak adierazi duenaren arabera, gizona Errekaldeko lagun bat bisitatzera zihoala, 24 urteko mutil batek errieta egin, eta autoraino jarraitu zuen. Bertan, zertan ari zen galdetu, eta izkinako okindegiaren pertsianaren kontra bultzatu zuen. Lepotik heldu, eta gizona ihes egite saiatu bazen ere, segituan, gaztearen bost lagun gehiago agertu […]
