Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Italiako Florian enpresak zerrategi erraldoi bat kokatu nahi luke Okzitaniako Lannemezan  hirian. Pirinioetan eragin dezakeen kalteaz erreportaje zabala landu dute. Txertoen negozioaren  inguruko analisia aztertu dute. COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke […]

“Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzilarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Matilda efektuaz hitz egin dugu, azken hilabeteetan sarean ikusi izan dugu. #NomoreMatildas Kanpaina, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak martxan jarritako kanpina da. Kanpaina honen helburua emakume zientzialariek eskolako testuetan duten presentzia handitzea da, horrela, nesken asmo profesionalak […]

Gaur, Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egongo dira Bilbo eta Donostia inguruan; Eureka Zienzia Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan edota Donostiako Tabakaleran, besteak beste. Otsailaren 8an hasi eta 28ra arte haur, gazte, edota helduentzako askotariko tailer, filma, erakusketa eta bestelako hitzaldiez gozatzeko […]

Otsailaren 11, aipatu bezala  “Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzialarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Maitane Alonso Monasterio, Ikerketa maite duen medikuntza-ikasle ekintzailea dugu. Aspaldi ezagutu genuen Plaza Berrian, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Bertan pasioz azaldu zigun jakiak ontziratzeko makina berri baten inguruko ikerketa gaur egun horretan jarraitzen […]

Charles Darwin zientzialariaren jaiotza gogoratzeko, Darwin Egunaren 15. edizioa ospatuko da bihar. Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria osatu zuen zientzialariaren omenez, hitzaldi bana emango dute bihar, EHU/UPVko Estibaliz Apellaniz Igunza geologoak eta Guillermo Quindos Andres Medikuntza eta Erizaintza fakultateko mikrobiologiako katedradunak. Ekitaldia  Bidebarrieta Liburutegian izango da arratsaldeko 18:30etan eta zuzen-zuzenean […]

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA), Palestinako emakumeen egoera ezagutzeko  asmoz  Podcast tailerra antolatu du. Otsailaren 11-18-25 eta martxoaren 4an UNRWA Euskadik “Podcast Feminista Tailerra” izeneko formazioa emango du Virginia Enebral kazetariarekin batera, 18:00etatik 20:00etara, online formatuan eta euskaraz. Macarena Arrietak azaldu digunez, formazio honetan kontakizun soinudunak […]

Gaurkoan fisioterapia tartean Belarriko minaz jardun dugu Oier Gorosabelekin. Belarriko mina, bere horretan, ezin dela gaixotasun legez hartu. Sintoma hutsa da, eta horren azpian ezkutatzen den gaitza bilatu beharko dugu azterketan: inguruko hezur eta giltzaduren arazoak (tenporalaren eta barailaren arteko giltzadura, mastoidea…), entzumen-hodiaren arazoak (infekzioak, buxadurak, artrosia…), eztarriko arazoak (infekzioak, […]

“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]

Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. […]

K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik liburua argitaratu berri du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Txabi Landabidea izan da lanaren kordinatzailea. Hainbat jakintza eremutatik izurriari buruz egindako gogoetak bildu dituzue lanean. Udako Euskal Unibertsitateak. Errenteriako Udalarekin itundua duten lankidetza hitzarmenaren abaroan egindako lana da, zeinaren xedea baita herri horretako […]