Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendariak datozen bost urteetan zentroak hartuko duen ildoa aurkeztu du gaur. Azkuna Zentroa hirira zabaldu eta gainontzeko kultur zentroekin elkarlanean aritu nahi du. Etapa berri honetan, pertsonak eta ingurune artistikoa jarri dituzte muinean eta gizartea eta kultura garaikidearekin lotu nahi dute zentroa.  Bertako eta atzerriko artisten […]

Erlauntza antzezlana emango dute gaur Bilboko Arriaga antzokian, 19:30ean: Vaiven konpainiaren antzezlana da, Kepa Errastik idatzi eta Mireia Gabilondok zuzendua. Gaztetako kuadrillako sei emakume bilduko dira haietako baten ezkontza aurreko agurra ospatzeko.Topaketa horretan zer geratuko ote da. Aitziber Garmendia aktorearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/180115_aitziber_garmendia_erlauntza.mp3 Deskargatu hemen.  

Mugarik gabeko Ekonomistak erakundeak udazkeneko txostena argitaratu du, Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzeko praktikak eta tresnak izenburupean. Helburua enpresa tradizionalak ESSra aldatzeko aukerak ausnartu eta tresnak aztertzen ditu. Irati Cifuestesek ekarri dizkigu txostenaren nondik norakoak. Txostena ESSaren ekoizpen-sarearen hainbat alderdi jorratzen duten zortzi artikuluk osatzen dute. Lehenbiziko bi artikulu nagusietan, […]

Bere lehen urtea beteko du Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak bihar.  52 astelehenez Bilboko udaletxeko eskaileretan aldarriak plazaratu ostean, urte honen ebaluaketa egin dute eta manifestaziora deitu dute larunbaterako, urtarrilaren 19a.  Gurekin izan dugu Jon Fano mugimenduko kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190114_Pentsionistak%20(online-audio-converter.com).mp3 Deskargatu hemen.

Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, […]

Orain Presoak dinamikaren baitan larunbat honetan antolatu den manifestazioan parte hartzeko azken deia luzatu dute eta , Bilboko manifestazioaren nondik norakoak azaldu dituzte, gainera balorazio politikoa egin dute Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak Bilboko La Bolsan, antolatze lanetan dabilen taldekide batzuen azken bilera teknikoaren ostean. Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroaren […]

Argia Astekariarekin bat egingo dugu, ale bereziarekin abiatu dute 2019 urtea. 100 urte bete ditu Argia astekariak. Zenbaki berezia egin dute. Bikoitza da aste honetako argia,  100 orrikoa, eduki indartsuekin eta diseinu eta Argiaren logo berrituekin batera. Mendeurreneko zenbaki bereziaren azala Joseba Larratxek egin du. Gaurko argiaren errepasoan zenbaki bereziaren […]

Bilbo hiri industrialetik zerbitzu hiria izatera pasatu da, aspalditik datorren eraldaketa da. Desindustrializazioa prozesu sakona izan da. Baina azken urtetan hiriaren norabidea errotik aldatu da. 2018 urtea ekitaldien urtea izan da, horrela bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Bilbo post industriala “ezagutzarena” izatea bultzatzen ari dira. Irla bihurtu […]