Berrehungarren zenbakia kaleratu du aurtengo azaroan Gaztezulo aldizkariak. Hau ospatzeko Gaztezulo 200 Fest-a antolatu dute igandean, azaroaren 25ean, Zea Mays Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo eta beste askorekin, Bilboko Kafe Antzokian. Gurekin izan da Gaizka Izagirre, aldizkariko zuzendaria, Gaztezuloren orain arteko bideaz eta berrehungarren zenbaki bereziari buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181123_Gaztezulo_200.mp3 Deskargatu […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
“Zorrak ez dira barkatzen edo ez barkatzen. Zorrak kitatu egiten dira. Nire kodea da” Esaldi honekin aurkeztu du bere liburu berria, Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenezek. Hamarkada oso batez eleberrigintzan aritu gabe egon ostean, Txalapartaren eskutik kaleratu du nobela beltz hau mundakarrak. Ertzain torturatzaile bat jarri du protagonista […]
Azaroaren 23tik abenduaren 2ra ospatuko da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. 37.edizioa da aurtengoa, Josu Camara talde eragileko kidea batu zaigu saiora eta azpimarratu du Europako jaialdi zaharrenetakoa dela. Hala bada, Euskal Herriko taldeez gain, atzerrikoak ere izango dira Nazioarteko Txotxongiloen Bilboko Jaialdian. Hainbat herritatik iritsiko dira, Argentina, Italia, Grezia edo […]
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu lander Arbelaitzekin batera. Frantzian soldadutza berrezartzearen inguruko erreportajea; Mona Chollet, Le Monde Diplomatique egunkariko kazetari eta saiakera idazleari egindako elkarrizketa eta Trumpek iragarritako INF itun nuklearretik irtengo denaren analisia, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181122_argia.mp3 Deskargatu hemen.
Garik Beste denbora batean bilduma berria aurkeztu du. Eguneroko kontu txikien inguruan kantatu du. Bilboko Arte Ederren Museoak euskal artearen azken hamarkadetako ibilbidearen inguruan prestatu duen erakusketa antologikoan egin du aurkezpena 1968tik gaur egun arteko diskoen artean. Musika estiloan jarraipena izan duen arren, soinuaren norabidean nabari da, akaso,Gariren disko berria […]
Hesian taldeak zortzigarren lana “hasiera” deiturikoa aurkeztu berritan irratira bisita egin digute. Fran batu zaigu saiora. Zortzigarren lanak ibilbide ezberdina izan du, izan ere, lehenengoz ekoizle batekin lan egin dute, Juan Blasekin. Berria ere Madrilen grabatu dutela lana. Hitzei dagokionez inoiz baino biluziago agertuko dira. Diskoak musikalki beste norabide bat […]
Gaurko saioan Iñaki Urrestarazu ekialde hurbileko gakoak azaltzen jarraitu du, Irakekin jarraituko dugu pasa den egunean azaldutakoari segida emanez, eta halaber aipatu nahi dugu era laburrean, duela egun batzuk, Israel eta palestinarren artean izandako gatazka gogorra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181121_Zer_gertatzen_da%20_ekialde_10.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Dislipemiaren inguruan mintzatuko gara. Odoletako gantz alterazioak sortutako gaitza dugu. Bizitzeko ezinbestekoa ditugu gantz horiek, gorputzean zehar odolaren bidez hedatzen direnak, Baina odoletan gantz ugari edo urriegi edukitzea “dislipemia” izenez ezagun duguna- bihotzean, arterietan eta garunean berebiziko aldaketak ondoriozta ditzaketen alterazioen eragile izan daiteke. Gurean izan dira On […]
Asisko Urmenetak AztiHitza, Agosti Xahoren Biografikoa izeneko komiki liburua aurkeztu du gaur goizean Bilboko Kafe Antzokian. Agosti Xaho zuberotar pentsalari, feminista, antiklerikala, kazetari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburua egin du Asisko Urmenetak, haren Bidaia Nafarroara liburua oinarritzat hartuta, bere irudia eta pentsamendua gaurko egunetara ekartzeko asmoz. AztiHitza palindromoa erabilita, Agosti […]
Igandean Berrizen jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa, Miren Amuriza gailendu zen eta finalerako txartela lortu du. Bertsozaleek bete-bete egin zuten Berrizko frontoia igandean, guztira 650 bertsozale elkartu dira. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa izan da. Erlantz lankidea izan zen bertan eta kronika ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181120_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.
