Euskaraldia hastear den honetan, hedabideen babesa jaso du ekimenak. Bilboko hedabideotako ordezkariok bat egin dugu Euskaraldiari babesa adierazteko. Ekimenaren helburua herritar guztien artean euskarazko hizkuntza-harremanak bultzatzea da. Ostiralean bertan hasiko da Euskaraldia, eta abenduaren 3a bitarte egitarau oparoa aurkeztu dute Bilbon, auzoetan banatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181120_Euskaraldia_Bilbo.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur jaiko da Tantaka.tv telebista berria, ohiko telebistetan tokirik ez duten edukiak eskaintzea eta isilarazitako ahotsak entzunaraztea da online komunikabide honen helburua. Javier Gonzalek ekarri dizkigu telebista berriaren xehetasunak. Gaurkotasunetik haratago, parte hartzeko hedabidea izango da eta askotariko gai sozialei helduko die, besteak beste, feminismoarekin, migrazioekin, ekologismoarekin eta aniztasunekin lotutakoei. […]

Aste honetako Argiaren  astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Euskaraldiaren inguruan egindakoa erreportajea komentatu digu, aurrekariak, elkarrizketa eta euskaraldiaren inguruko analisia landu dute. CDRetako kide Tamara Carrascori egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide, eta Tarnac herri txikian, Akitanian ,m gertatutakoa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181115_Argia.mp3 Deskargatu hemen.

Erdi Aroko banderizoen arteko borrokei buruzko “Bereterretxeren Noblezia” irudidun liburuaren argitalpena egin nahi du Bego Alabazan eta horretarako crowfoundig kanpaina jarri du martxan. Lehenengo ahozko ikuskizuna sortu zuen, baladan oinarritutakoa eta orain paperera eraman nahi du egindako ikerketa lan guztia. Urtetan ipuinak han-hemen kontatzen ibili eta gero, sentitu du  Zuberoatik […]

Super-surraren Bolintxuko luzapenaren aurkako kanpainaren aurkezpena egin zuen Ampliación Super-sur EZ plataformak joan den ostegunean. Bertan, plataformak Super-surraren aurkako proiektuaren hirugarren fasea aurkeztu eta“El Ultimo valle”, Urko Olazabalen dokumentalaren emanaldia egin zuen. Plataforma honetan Super-surraren aurka dauden hainbat mugimendu daude; horietako bat da Ekologistak Martxan. Bertako kide bat izan dugu […]

Osasun arloko profesionalon arteko berriketa informaletan, tratamendu bat gutxietsi nahi denean, «placebo hutsa» dela esan ohi dugu. Berba erromaniko horren esanahia «pazienteak atsegin duena» da, eta antzinatik ezagutzen den fenomenoa deskribatzen du: gaixo bat badugu, eta jasotzen ari den tratamenduaren eraginkortasunean bete-betean sinesten badu, bere sintomek hobera egin ohi dute. […]

Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako gela garbitzaileek greba mugagabea hasi dute. Bizkaiko ostalaritzaren ituna aplikatzeko eskatzen diote Constant enpresa azpikontratatzaileari . Azaroaren 3an abiatu zuten greba eta oraindik ez dute enpresaren erantzunik izan, greba egiten duten bitartean ez dutela harremanik izango adierazi diete. Ostiralerako manifestazioa deitu dute.  Enpresa gehienak Bizkaiko […]

Azaroaren 21etik 25era URBANBAT kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia ospatzen da Bilbon. ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo edizioak kultura ekitaldi handien eta hiri plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte eragileak […]

Ostiralean Markos Gimeno Vesgak Skizopoziks show-a Erredakzioan eskainiko du. Errezitaldian Euskararekin jolasean, kalanbur elebidunak errezitatuko ditu, gaztelerazko testuetan euskara deskubrituz eta alderantziz. Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Bakarra munduan dio berak. Aspaldi hasi zen hitzekin jolasean eta zerorajasoa webgunean bildu du dena. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, […]