Bihar abiatuko da Zinebi jaialdiaren 60. Edizioa, Nazioarteko 52 film izango dira Sail Ofizialean lehian. Urte borobila eta aldaketaz etorri da Zinebi. Jaialdiak zuzendari berria du Vanesa Fernandez eta irudi berritua. Zuzendariarekin hitz egin dugu eta gogotsu eta ilusioz dago. Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia bihar hasiko […]

Eusko ikaskuntza 100 urteurrena ospatzen ari aurten. 1918 urtean sortu zenetik guztira 17 kongresu egin ditu Eusko Ikaskuntzak, bi helburu nagusirekin: batetik, ikerkuntza eta kultura sustatzea, eta, bestetik, Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa egitea, aurrerabidea xede. Eusko ikaskuntzaren XVIII kongresua burutzen ari da, hurrengo ekitaldia Bilbon izango da […]

Igandean jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken kanporaketa Berriatuko frontoian, bertan Oihana Bartra bertsolariak lortu zituen puntu gehien eta finalaurrekoetarako txartela lortu zuen. Erlantz lankidea bertan zian zen eta bertsolarien balorazioak ekarri dizkigu. Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Ikastolen elkarteak eta AEKk. Horrez gain, Irrien aldizkariak, ariketa soziala ardatz monografikoa egin du. Unitate didaktikoak ikasleei euskaraldiaren berri emateko helburuarekin sortu dira. Hizkuntza ohituren eragiteko xedea duen ariketa soziala hezkuntzaren didaktikatik ezagutu eta lantzeko aukera izango dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_Euskaraldia_unitate_didaktikoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Azken 15 urteotan elikagaiekiko alergia eta intolerantziak bikoiztu egin dira munduan. Hori diote datuek. Horren ondorioz, elikagaiekiko alergia da, alergologiaren baitan, azken urteotan berrikuntza gehien eragin dituen esparrua. Beraz garrantzitsua da, lehenengo eta behin, alergiek eta intolerantziak ezagutzea eta kontutan hartzea. Horren inguruan berba egingo dugu On ekin nutrizioko lagunekin. […]

Laboreko dendak urtebete egin berri duenean, Elikadura burujabetzako bigarren jardunaldiak antolatu dituzte Labore eta Ipesek azaroaren 6tik 8ra. Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? galderapean kontsumitzaileak nekazariei hurbiltzeaz, nekazaritzaren etorkizunaz eta Ipar Euskal Herriko nekazaritzaz arituko dira hiru egunotan. Gaur arratsaldea hasiko dira jardunaldiak, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak landuz. Kafe […]

Asteazkenetik igandera bitartea XVIII, Zientzia Astea ospatuko da. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Barakaldon eta aurten Eibarren ere. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango dugu, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, txangoak eta abarretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira EHUn gertatzen ari dena […]

Nor Euskal Herriko antiespezista elkarteak manifestazioa deitu du bihar Bilbon. Animalien askapenaren aldeko kolektiboak dioenez, antiespezista izateaz gainera, feminista, antikapitalista eta euskaltzalea da.Maialen Sagues mugimenduko kideak ekarri dizkigu taldearen nondik norakoa;  Gizakien pribilegioen gaineko hausnarketak  uneoro izango du presentzia, “borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen […]

“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketa antolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon eta matrikula zabalik dago: www.ueu.eus. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181031_UEU_Arkaitz.mp3 Deskargatu hemen.