“Emakumea eta kirola” izenburupean mahai-ingurua izan da, Maider Unda borroka libreko kirolaria, Ane Bergara Athleticeko jokalaria, Oihana Azkorbebeitia mendi-korrikalaria eta Matxalen Zapirain Arkote Arraun Taldeko arraunlaria izango ditugu. Euren ibilbideaz jardun dute, izan dituzten zailtasunak eta erronken inguruan mintzatu dira. Kirol jarduna eta kirola bizitzeko moduaz berba egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180306_emakumeak%20eta%20kirola%20erreportajea.mp3 […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Martxoaren 14an Ruper Ordorikaren kantu esanguratsuenak “azukre koxkor” bihurtuko dituzte Kafe Antzokian, Izar & Star zikloa eta loraldiaren elkarlanari esker. “Dabilen Harriari so, azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizuna aurkeztu dute gaur. Ruperren kantuak interpretatzen Ken Zazpi, Petti eta Balerdi Balerdi, Ixiar Oreja, Mire Narbaiza eta Mikel Uraken izango dira. Izar […]
Gaur egunean polikiroldegi gehienetan dugun saunei buruz aritu gara Oier Gorasabel fisioterapeutarekin. Izan ere, osasuna mantentzeko modu atsegin, eraginkor eta merkea den arren, oso jende gutxik erabiltzen du eta gehienak, txarto. Jende gehienarentzat, sauna izerdi eragiteko modu bat baino ez da. Baina sauna baten, askoz ere gauza gehiago lortzen ditugu. […]
Bilbaopoesia jaialdia aurreratu egingo da eta Blas de Otero Bilboko poeta handiari eskainitako egunarekin eta Poesiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egingo du. Jaialdia martxoaren 15etik 23ra luzatuko da, Bidebarrietako Liburutegian. Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk maila handiko hogei egile inguru elkartuko ditu edizio honetan, horien artean Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido […]
Goizean Bilboko segurtasuna ituna sinatu dute Bilboko Udaletxean. Bilboko Udaleko alderdi guztiek Haren bidez, Udaltzaingoa indartzea adostuko dute, besteak beste. Juan Mari Aburto alkateak bultzatutako egitasmoa da, baina, hainbat moldaketa egin ostean, gainerako alderdiek ere babestu dute. 35 neurri ezarri dira, 2018-2023 Plan Estrategikoaren barruan. Hasierako testuan alderdi politiko guztiek […]
Gerra hemen hasten da izenpean dokumentala egiten hasi berri dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma eta Gasteizkoak kolektiboa. Euskal Herriko armen ekoizpena eta, bereziki, Bilboko Portutik egiten den armen trafikoa salatzea helburu du dokumentalak. Finantzazioa lortzeko crowdfunding bat ireki berri dute. Gurera gonbidatu dugu Joseba Sanz Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea […]
Urko Gonzalezek eta David Rodriguez 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu dute. Euren lehen lana euskaraz argitaratu dute, Urkorekin diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. “ Jangoikoa dirua eta erritmoa zaharra” deituriko lan berria zazpi kantu bildu dituzte. 80ko hamarkadan […]
Morau kantariaren bakarkako azken diskoa ekarri digu Rafa Ruedak. “Egunsentiak alperrentzat” izenpean bildu ditu kantu berriak. Orain arteko lanik pertsonalena dugu. Bakarka eginiko disko hau oso intismita dela azaldu digu, eta zaintzaren gaiak garrantzi berezia hartzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180302_RafaRueda_Morau.mp3 Deskargatu hemen.
Azken urteetan gora egin du animalia abandonatuen kopuruak Bizkaian. Bilbon jasotako datuak izan daitezke horren adibide: 2016an, 236 txakur eta 190 katu hartu zituzten kaletik; 426 animalia daude, hortaz, norbaitek etxera eramateko zain. Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzailea Sos Bilbao elkartearen bitartez txakurra adoptatu duen Anerekin hitz egin du. Sos Bilbao […]
Ostegunetan Argia Astekariaren errepasoa egiten dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Euskal Herriko mugimendu feministak antolatutakoa greba feminista izan dute hizpide aste honetako azalena. Igandean Italiako hauteskundeak izango dira, Italian ospatzear diren hauteskunde orokorren atarian, zenbait mugimendu sozialen erraietatik fenomeno politiko berria sortu da, Potere Al Popolo. Krisiak eta prekarietateak gogor kolpaturiko […]
