Thierry Biscary Ttirritt-en izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Gaurkoan Bilboaldean izan da diskoa aurkezten eta Bilbo Hiria Irratian ere izan da. Martxoaren 28an Bilbon aurkeztuko du Manezek diskoa, alondegian. Kantuen doinu guztiak Biskarik sortu ditu, baina hitzak […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Don Inorrez talde berria gaur aurkeztu du Imanol Ubedak, lan berria esku artean. Lehen diskoa bada ere esperientzia handiko musikariak biltzen duen proeiktua dugu. Bide Ertzean talderen mugagabeko etenaldiaren ostean Imanol Ubedak kantuak egiten jarraitu eta 2018ko udaberrian Don Inorrez aurkeztu du. Mugiro bila izena du bildumak, Paco Loco ekoizle […]
Mikel Inunziagak INUNek hirugarren lana, ‘Aingurak’, aurkeztu du . 2014an “Berreginez” lehen diskoa kaleratu zuen, bere kasa grabatutako lana izan zen, looperra eta danbor elektronikoa erabiliz. 2016an berriz “Da nola” ekarri zuen. Hainbat idazleen poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meabe. Hirugarren lana aurreko […]
Gaur aurkeztu da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea; 78 bertsolari ariko dira kantuan lehenengo fase honetan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea apirilaren 14an hasiko da Bilbon, eta maiatzaren 26an amaituko da. Guztira 13 saio egingo dira lehenengo fase honetan, Bizkaiko 11 herritan. Bi herritan goizez eta arratsaldez jokatuko dira […]
Gaurko saioan Hidroterapiaren oinarrien inguruan aritu zaigu Oier Gorosabel fisioterapeuta, gorputzak hotzari aurre egiteko duen ahalmena piztea da. Elurra darabilgunean adibidez, eskuak hotzitu egiten zaizkigu hasieran; handik gutxira baina, gorputzak odol uholde bat bidaltzen du eskuetara hotz horri aurre egiteko. Horren ondorioz, hurrengo orduetan eskuak bero-bero izango ditugu. Horixe bera […]
Olatz Salvador musikariaren lehen lana ekarri digu Rafa Ruedak. Olatz Salvadorren estudioko lehen lan luzeak ‘Zintzilik‘ du izena eta gaurkoan entzun duguna izen bereko aurrerapen kanta da. Skakeitan taldean aritu da teklatua jotzen eta 2014tik bakarkako bideari ekin dio. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Rafa%20RyedaOlatz%20Salvador.mp3 Deskargatu hemen.
Asiako biratik itzuli berri, Berri txarrak talde nafarrak Infrasoinuak disko berria aurkeztuko du bihar 10.000 zaleren aurrean BECen. Sarrera ia denak salduta, azken urtetako euskal kontzertu garrantzitsuenetakoa izango da biharkoa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_berritxarrak.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko antolatu dituzte, Ekologistak Martxanek Basoen inguruko hirugarren jardunaldiak. Bertoko basoen kudeaketa aztertu eta beste erkidego batzuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan. Informazio guztia Edu Renobales ekologistak Martxaneko kideak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Ekologistak_Basoak.mp3 Deskargatu hemen. Informazio gehiago: http://ekologistak.org
Arriaga Antzokian estreinatu berri dute Hiru emakume antzezlana. Estreinaldia aurretik Ane Pikaza aktorearekin berba egiteko aukera izan dugu. Ande r Cornejo gure kolaboratzailean aktorearekin izan da. Mireia Gabilondok Ane Pikaza, Ylenia Baglietto eta Ainhoa Etxebarria aktoreen lana zuzenduko du. Antzezlana Silvia Plathen izen bereko liburuan oinarrituta dago eta amatasunaren inguruko […]
Ostiralean Portugaleteko Santa Clara aretoan Ez dok hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlana eskainiko dute, baina oraingoa aldaketa txiki dakar emanaldiak. Formato txikira egokitu dute antzezlana “Ez Dok Hiru Akustikoa” estreinatuko dute. Patxo Telleria gonbidatu dugu saiora. Natural etorri den aldaketa izan da, azken finean TARTEAN TEATROAren filosofia jarraituta, ahalik […]
