Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta” deiturikoa 8 kantu berri, 8 ekoizle. Kantu bakoitza ekoizle  baten eskuetatik pasatu da. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator. Rafa Ruedak k 1080 kantua gomendatu digu, Paco Locok nahastuta du kantua. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180208_rafaRuedaRevoltaPermanente.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Iñigo Iraultza aktorearekin izandako solasaldia ekarri digu Ander Cornejo kolaboratzaileak. “La pez” antzerki taldeko partaidea dugu eta etsaiotan murgilduta dabil laster estreinatuko dute eta kale ikuskizun berria. Bestetik Olentzero munduan ekimenaren inguruan mintzatu da ere.  Iñigo Iraultza “Iru” aktore getxoztarrak dokumental batean batu ditu Olentzero Munduan proiektuaren bidez bizitakoak. […]

Deustuko gazte lokalaren aldeko plataformak Gazte Lokala babesteko 2000 sinaduratik gora aurkeztu zituen atzo arratsaldean udaletxeko eskaileratan egin zuten ekitaldian. Bilboko udalak Deustuko gazte lokalaren eraikina eraitsi nahi du bertan etxebizitzak eta aisi eremu bat egiteko. Auzotar askok ordea erabakiaren kontra azaldu dira, eta Deustuko Gazte Lokalaren aldeko plataforma sortu […]

Bilbao 700 fundazioak  antolatzen duen Musika Musika jailadiak Europako Gerrartean sortutako konposaketak izango ditu ardatz.  Europaren historiako sasoirik gorabeheratsuenetako bat jorratuko du aurten, Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko urteak hain zuzen. Zehatz esanda, 1914 eta 1945. urteen arteko tartea; kontinente zaharrera aldaketa sakonak ekarri zituen garaia izan zen. Aurten, […]

Zinbegoak jaialdiaren 15.edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Zinegoak sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan. Aurtengo gai nagusia aniztasuna izango da, maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak, ezin dutela mugatuta arau sozial edo estetikoengatik. Zinegoak 2018 otsailaren […]

2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. 2017 urte bukaeran iritsi da lan berria, Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa. Ohiko soinu indartsua dakarrena. Ander Zubillaga, taldeko gitarra jotzailea izan da gurean. Lan berriak izandako harrerarekin […]

Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformatik (DeGLAP) deustuarrei deialdi bat luzatu die  Bilboko udaletxearen eskaileretara ager daitezen, ostegunean 17:45ean, abendutik hona Deustuko Merkatu Zaharraren (1991tik Gazte Lokal izan denaren) alde jaso ditugun 2.000 sinaduratik goraren erregistro jendetsu bat egite aldera.  Axular izan da gurean Deustuko Gazte lokalaren aldeko plataformako kidea. Udaletxean erregistratuko dituzte […]

Nesken futbola hartu du abiapuntutzat gure kolaboratzaile Ander Cornejok. Emakumezkoen futbola indartsua da? Nolako egoera bizi dute? Gaur Ane Laguillo ezagutuko dugu gertutik, Santurtziko Sala taldeko atezaina, Euskadiko selekzioarekin aritzeko ere zenbaitetan deitua. 19 urte ditu eta lau urte daramatza lehiak dakartzan nondik norakoak bizitzen, laguntasun eta asebetetze pertsonala balore […]

Hezkuntza Plataformen Topaguneak dei egin du martxotik ekainera arte egingo dituzten zenbait kanpo ebaluaziori planto egitera: bai Heziberriren eta LOMCEren ezarpenaren ondorioz egingo dituzten ebaluazioei; baita PISAko probei ere.Hezkuntza Plataformen Topaguneak dei egin du martxotik ekainera arte egingo dituzten zenbait kanpo ebaluaziori planto egitera: bai Heziberriren eta LOMCEren ezarpenaren ondorioz […]