“Mi último Baile” Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren hirugarren ekoizpena dugu. Gaurko saioan Yeray Vazquez aktorea izan dugu. Benetako gertakari batean oinarritutako  istorioa kontatzen digu “Mi último baile” antzezlanak. , Dominikar Errepublikan gertatukoa 1960, ala ere moldatu eta errealitatea eta fikzioa uztartu dute. Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen lan hau Las […]

Argia Astekarian Argia astekariak dakarrenaren inguruko errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin.  Zuberoako populazioaren inguruko erreportaje izan dugu hizpide lehenik eta behin. Martxoan estreinatu behar den Errementari filmaren inguruko erreportajea ekarri digu eta azkenik San Cristobal gotorlekuko emakume solidarioak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180216_Lander_Arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.  

Iñigo Muguruzak eta Ane Odriozolak Hiru leike taldea sortu berri dute. Hiru Leike Proiektu hau 2017ko udan jaio zen, nahiz eta baziren hilabete batzuk Iñigo Muguruzaren buruan bueltaka zebilela. Tradizionalki rockaren barruan hiru lauko kantek protagonismo eskasa izan dutenez, hauen edertasuna aldarrikatzeko desioak bultzatu du musikari irundarra proiektu hau sortzera. […]

Saio Linbikoak  ekimenak literatura, musika eta emozioak bildu gura ditu liburutegi, gela zein kultur geletan, ikusle eta entzuleengana hurbildu kultura parte hartzaileagoa sortzeko asmoarekin, bere epizentrotik, liburutegia izan daiteken moduan. Sortzaile ezberdinek emozioen bitartez euren sormen lanak aurkeztuko dituzte, euren errepertorioa zein bertsioak eskainita; era berean egilearentzat bere ibilbidean erreferentzia […]

Bihar irekiko da Ciencia clip lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LHko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina pizteko helburuarekin. Lehiaketaren helburu nagusia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, gazteenen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina sustatzea da. Uxue Martinezek ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak, Gaia librea da eta […]

Otsailaren 23 eta 24ean Bidebarrieta liburutegian Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko herri auzitegia burutuko da. Euskal herriko hainbat kolektibo eta gizarte mugimenduk bizimodu jasangarrirako eskubideen aldekoa. Herri auzitegiak eta ekimenaren xehetasunak ezagutzeko Leire de Estevez izan da gurean. Herri auzitegi hauen helburua eskubideen zenbait urraketen ondorioak salatzea eta ikusaraztea da. Gizarte […]

Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta deiturikoa. Bihar Bilboko kafe antzokian zuzenean aurkeztuko du. 8 kantu berri, 8 ekoizle. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator, “Gazteak euskara zabaltzen” deiturikoa. Hip Hop, elektronika eta metal doinuak, Revolta Permanenteran Ultravioleta lanean, Iker Aguinaga izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180214_revolta_editatuta.mp3 […]

Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta” deiturikoa 8 kantu berri, 8 ekoizle. Kantu bakoitza ekoizle  baten eskuetatik pasatu da. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator. Rafa Ruedak k 1080 kantua gomendatu digu, Paco Locok nahastuta du kantua. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180208_rafaRuedaRevoltaPermanente.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Iñigo Iraultza aktorearekin izandako solasaldia ekarri digu Ander Cornejo kolaboratzaileak. “La pez” antzerki taldeko partaidea dugu eta etsaiotan murgilduta dabil laster estreinatuko dute eta kale ikuskizun berria. Bestetik Olentzero munduan ekimenaren inguruan mintzatu da ere.  Iñigo Iraultza “Iru” aktore getxoztarrak dokumental batean batu ditu Olentzero Munduan proiektuaren bidez bizitakoak. […]

Deustuko gazte lokalaren aldeko plataformak Gazte Lokala babesteko 2000 sinaduratik gora aurkeztu zituen atzo arratsaldean udaletxeko eskaileratan egin zuten ekitaldian. Bilboko udalak Deustuko gazte lokalaren eraikina eraitsi nahi du bertan etxebizitzak eta aisi eremu bat egiteko. Auzotar askok ordea erabakiaren kontra azaldu dira, eta Deustuko Gazte Lokalaren aldeko plataforma sortu […]