Nazio askatasunaren aldeko borroka desberdinen lekukotasunak bildu dituzte Komite Internazionalistek eta gaurik igandera bitartean entzungai izango dira Bilboko Zirika Herri Gunean. Arratsaldeko 19:00ean hasiko dituzte jardunaldiak Callum McRaek kazetariaren testigantzarekin. Azken urteetan Sri Lankan egiten ari diren “genozidioa” gertutik ezagutzen du McRaekek. Astean zehar Zirika Herri Gunean herrialde ezberdinetatik etorritako […]

Urte berrian sartzearekin bat, ohikoa izaten da zenbait ohitura aldatu edo hobetu nahi izatea: kirola egin, argaldu, hizkuntzak ikasi edota erretzeari uztea… Gaurkoan horiek izan ditu mintzagai gure kolaboratzailea den Ander Cornejok. Kirola hizpide izan du eta Bilbao kirolak bisitatu dugu, urtarrilean gorakada izaten da bertan. Errekaldeko kiroldegiko Elena izan […]

Liher taldeak Otsailaren 7an argitaratuko du Tenpluak Erre diskoa. Dagoeneko aurrerapen kantua entzungai dago Sismografoa eta lurrikara deiturikoa , katu hori ekarri digu Rafa Ruedak. Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. Diskoaren xehetasunak ekarri dizkigu, esaterako hiru estudiotan grabatu dutela Joserra Semperenak parte hartu duela […]

Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera.  Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara: lehenik eta behin, Montpellierreko erraustegiak eragindako minbizi eta kalteen inguruan aritu gara, bestetik, Hernanin euskararen erabilera sustatzeko eta aldatzeko martxan jarritako erroka ekarri digu eta, bukatzeko, Oscar Temaru politikari eta aktibistari eginiko […]

Bilboko udalak eta euskaltzaleen topaguneak batera antolatzen duten aisialdi programa da Harrapazank. Otsailean hasi eta Maiatzera arte iraungo duen programa hainbat ataletan egongo da banatua : Distirazank, gazteen talentua sustatzea helburu duen programa, Sortuzank  gazteen zaletasunetan eta sormenean sakontzeko aukera ematen dien  tailerra eta Bilrobot robotikari buruzko tailerra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180124_harrapazank_ainhoa.mp3 Deskargatu  […]

Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetarien zein Jone Goirizelaia abokatuaren kontrako epaiketa egingo dute gaur, Bilbon. 250.000 euro eskatzen dizkie Ugarteko ezizenez ezagutzen den ertzainak. Iñigo gogoan herri plataformak elkarretaratzea egin du epaitegi aurrean elkartasuna adierazteko. Babesa eskaini die familiak epaituei, eta baita Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak […]

47 ediziotan Bertso Eguna asko aldatu da, lehen aldiz urte beteko etenaldiaren ostean Mungian ospatuko da. Bertso egunak garai ezberdinak bizi izan ditu,  bertsolariak omentzen ziren hasiera batean, ondoren, 1995. urtetik, saio esperimentalak eta tematikoak landu dira eta, orain, beste etapa baten atarian aurkitzen da. Euskal Herri guztian eragin nahi luke […]

Otxarkoagako bizilagunek agerraldia egin dute gaur eguerdian. Konponbideak eskatu dituzte, segurtasuna bermatzeko auzoaren bizi kalitatea hobetzeko baliabide sozial, instituzional eta kulturalak bultzatu behar direla azaldu dute.  Bilboko udalari eta  Bizkaiko foru Aldundiari mahai partekatu bat sortzea eskatu diote, ikerketa gehiagorik ez dutela nahi nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180123_otxarauzokiadeakona.mp3 Deskargatu hemen.