Urko Apaolaza Avila kazetariak Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburua aurkezteko digu. Argiak eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarrekin argitaratu dute Euskal Y-ko lanen alde ilun eta ezezaguna azaleratzen duen liburua. ELA sindikatuak bildutako informazioaren haritik tiraka, eta AHTren zenbait obra-gunetara hainbat bisita eginda, urtebeteko lanaren ostean osatu du […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoa Ander Cornejo kolaboratzaileak Bidaguren gozotegian izan da. Gernikan kokatua, gozotegia 1942tik Busturialde osoari kalitatezko artisau-produktuak eskaintzen dizkion negozio familiarra da. Imanol Bidagurenek eman dizkigu egun hauetan dituzten enkarguen berri. Pastel, tarta, pasta, bonboi eta turroi barietate zabala ditu. Izan ere, produktuaren arrakastatsuak ere dituzte “ori baltzak”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171220_ander_cornejo.mp3 Deskargatu hemen.
Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia Maialen Lujanbio hernaniarrak. Bigarren Aitor Mendiluze izan da eta atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Bilbo Hiria irratiak zuzenean eskaini zuen saio osoa, goiz eta arratsaldez. Gaurkoan txapelketaren osteko balorazioak entzuteko aukera izan […]
Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken larunbatean. Ane Guria eta La Basu Eskina Femeninako kideak dira antolatzaileak eta gaurkoan irratian izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171215_BAZTERFEST.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Aitor Elduaienek eman dizkigu jaialdiaren zehetasunak. […]
Mugimendu Feministak martxa antimilitarista eta feminista egingo du bihar Santurtzin. Feministok gerraren aurka lelopean. Mugimendu feministak bat egingo du mugimendu antimilitaristarekin, mugimendu feminista historikoki posizionatu da armagintza eta bortizkeria estrukturalen aurka. Greenham Common kanpaldia, antimilitarismo feminista, desobedientzia edota erresistentzia bezalako hitzak entzutean. 80. hamarkadan egindako ekintza hura inspirazio iturri eta […]
Izar antzezlanean izen bereko ume baten istorioa kontatuko dute Marie de Jongh konpainiako kideek oraingoan. Piano jole aparta da Izar eta artista arrakastatsua izateko bidean da. Hala ere, bizitzako gertakizun latz baten ondorioz, hankaz-gora jarriko da familiaren egoera. Bizitzak ematen dituen kolpeei aurre egin behar zaiela erakutsi nahi izan du […]
Ehunka euskal hiztun bildu dira Azkuna Zentroan euskara praktikatzeko. Mahaitxoetan taldeka jarri eta proposatutako gaiak jorratu dituzte. Lau txanda egin dira egunean zehar eta ikastetxeetako ikasleak, euskaltegietako ikasleak eta beste hainbat bilbotar animatu ziren Berbagunera. Euskara ikasteko eta barneratzeko gakoa praktikan dagoela azpimarratu du batek baino gehiagok eta euskaraz hitz […]
Abokatutzako eta Osasuneko hainbat profesionalek bat egin dute Sarek deituta urtarrilaren 13an Bilbon egitekoa den manifestazioarekin, “arrazoi humanitarioak direla eta, eta zuzenbide justua ezartzea eskatzeko”. Legea “arma politiko” gisa eta “mehatxu egiteko” ez erabiltzea eskatu dute. Zaida Casales erizainak eta Felix Cañada abokatuak irakurritako adierazpenaren arabera, egungo legediak “dagoeneko beteta […]
Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]
