Getxoko Ibarbengoa inguruan kanpatuta daudenei landatik alde egiteko abisua eman die Eusko Jaurlaritzak. Inguru hori desjabetuta dago eta metro geltokiaren ondoan hiru solairuko aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira laster. Bertatik bertara Gorkak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170609_Iba_touso_bizirik.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Erraiak proiektua aurkeztu digu Rafa Ruedak. Erraietako barne ibilbide bat, proposatzen digute Erraiak proiektuko kideak. 10 kantu sortu dituzte, testu eta ilustrazioekin. Musika, hitzak eta irudiak nahastuta, formatu berezi batean editatu eta zabaldu dute lana. Kajatxo batean aurkitu ahal izango dituzue hamar postal berezi. hamar abestien letrak, hamar literatur ale […]
Ostiraletik igandera Arriaga plazan Kanpaldia egingo dute. Erresidentzietako langileen “borrokaren zergatiak azaltzeko” eta “gurekiko elkartasuna bilatzeko asmoz, azaldu du Ander Akarregi ELAko kideak. Uztailaren 7 arte luzatuko dute greba, eta hiru egunetan zehar gatazkaren larritasuna berriz ere kalera eramango dute. Argi daukate “sistema dela aldatu beharrekoa.200 greba egun daramatzate, lan baldintzak eta […]
Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera. Gaztedi dantza taldeko Aitor Santamariak eman digu ekimenaren berri. Ekainaren 10ean, beraz, musikaz argituko du egunak Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zazpikaleetan eta Abandon, eta 12:00etan Atxuriko Gizakunde Plazan erraldoien lekuko aldaketa egingo dute, “erraldoi eraberrituak” ikusteko aukera […]
Goizeko zortzietan puntuan ‘%100 basque’ liburuaren irakurketari hasiera eman dio Itxaro Bordak. Lehen pasartea irakurri ostean hunkituta agertu da idazlea. Beste ahotsetan eta ozen berak idatzitako hitzak entzutea emozio berezia ekarri sortu dio. Irakurri ostean Itxaroren hitzak jaso ditugu. Arratsaldeko zazpiak arte ehunka lagunek etenik gabe liburuaren pasarteak irakurriko dute […]
Udan hartu beharreko neurriekin jarraituz, azala eguzkitik babesteko kanpaina jarri du martxan beste urte batez Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Bizkaiko 39 herritan osasun puntuak jartzen ari dira eta bertan eguzkitik babesteko hainbat gomendio ematen dituzte. Proba fisiko bat ere egiten dute azaleko minbizia prebenitzeko eta Euskal Herrian gutxienez 30eko babesa duen […]
Areatzako pasealekuan kokatuta dagoen Bilboko 47. Liburu Azokan atzo Urrezko Luma entregatu zen, 40. urteurrena ospatzen ari den Erein Argitaletxeari. Euskal kultura babesteagatik, eta hasieratik, urte gogor haietan sormenaren eta gizartearen aldeko lanari balioa emateko, berrogei urteotako konpromisoa eskertu nahi izan diote honela Erein argitaletxeari, Azokaren Urrezko Luma entregatuz. Erein argitaletxea […]
Gaurkoan bat egin dugu Uribe Kostako Hiruka agerkariko Irantzu Sagarminaga kazetariarekin, eskualdeko berri aipagarri batzuk nabarmentzeko. Hasteko, joan den hilaren 25eko osoko bilkuran Plentziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Placentia (Kanada) eta Plentzia herrien arteko senidetzea. Horren helburuetako bat da herri bien arteko lankidetza sustatzea, adiskidetasun-loturak indartzeko eta harremanak ugaritzeko. […]
Gaurko saioa Ipar Euskal Herriko musikaria ekarri digu Rafa Rueda, Paxkal Irigoyen. Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestraren “Kontsumo Produkto” disko berria argitaratu berri du, hamar kantuz osatua da diskoa. Ipar Euskal Herriko proiektu artistiko ugaritan ibilia da Paxkal Irigoyen besteak beste Zezenaren Taldea, Bilau, Elirale antzerki taldearen sokuntzetan… Duela bi […]
ACT Jaialdia, lan laburren antzerkaldia, ekainaren 7tik 10ra bitartean ospatuko da Bilbon eta Barakaldon. Lau egunetan zehar, mundu osotik ailegatutako artisten proposamen berritzaile ikusi ahal izango dira. Aurtengo helburuetako bat ikuslegoarengan eragitea izango da, talka egitea. Horrela kontatu digu Joseba Lazkano ACT jaialdiko arduradunak. Bestetik Jaiotz Osa dantzariak ACT jaialdia […]
