Lander Arbelaitz batu zaigu saiora eta Argia astekariak aste honetan dakarrenaren berri eman digu. Honakoak aipatuko ditu: Urko Apaolazak LABeko idazkari nagusigai Garbiñe Aranbururi egindako elkarrizketa; euskal hiriburuetako haurrek tokiko animaliez duten ezagutzari buruzko erreportajea; eta Ana Malagon idazleari Danele Sarriugartek eginiko elkarrizketa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170519_IBALanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.  

Jaiaren nondik norakoak eman dizkigute Larramendi ikastolako arduradunak. Ikastola eta herria batuko ditu ibilbideak, eta lau gune izango ditu 5,7 kilometrotan. Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Ibilaldiaren irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte.Egitarau oparoa […]

Martxoko greba egunean ohartarazi zuten sindikatuek, Eusko Jaularitza murrizketen politika alboratu eta negoziatzera eseri ezean mobilizazio gehiago etorriko zirela. Sindikatuak grebara doaz gaur eta datorren astean. Maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publiko irakasle, Heziketa Bereziko langile, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskolak partzuergoko hezitzaile […]

Araudi zaharrarekin 25 urte pasa eta gero, Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudi berria “txarragoa” dela diote . Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariak izan dira gurean . Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariek. kexa agertu dira Udalaren jokabidearekin, batik bat, araudi berrituan ez duelako auzotarren ekarpenik bildu. “Araudiaren berrikuste prozesuan zuzendutako eztabaidak eginez justifikatu da […]

Donostiako zinemaldian Hannot Mintegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula da. Bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A […]

1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko […]

AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz.  TMEO […]