Gaurko saioan Kantari Aplikazioa ezagutu dugu, Galder Segurola izan da gurean. Kantari Aplikazioak , Bilbo Kantari, Zorrotza Kantari, Plentzia Kantari, Gabon Kantak, Athletic Kantari eta bestelako kantaldietan erabiltzeko euskal abestien liburuxka digitalak biltzen ditu. Bideo karaokeak ere badaude.  Kantarik  19000 deskarga lortu ditu, hau da 19000 pertsona desberdinek Kantari app-a […]

Gaurkoa Balerdi Balerdi taldearen lan berriaren aurrerapen kantua entzun dugu. Maiatzean argitaratuko dute “Galtzen ikasteko metodoa” deituriko lan berria. 90eko hamarkada Iruñean sortutako taldearen ibilbideko bosgarren lana izango da. Aurreko lanetik formazioak aldaketak izan ditu, Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola […]

Apirilak 29 larunbata Nazioarteko Dantzaren Eguna. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak dantza lanbidea dela aldarrikatu nahi du.  Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea 2003. Urtean sortu zen.  ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne kohesiorako eta profesionalen lan baldintzak hobetzeko egiten du lan.Modu berean, dantza gizartean zabaldu eta hedatzeko ere dihardu eta […]

Gerra zibilak ondorio latzak utzi zituen, horietako bat alde egin behar izan zuen jendearen irudiak dira, eta horietako irudi bat da 1937ko maiatzaren 27an eman zen,  Habana itsasontzia umez beterik Ingalaterrarako bidean. Gerra zibila zela eta Ingalaterrara joandako umeak hortaz. 4000 bat haur gurasorik gabe, bakarrik, atzerrian. Eman litekeen argazkirik […]

Maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Leioako Umore Azoka.  18 urte beteko ditu aurten eta ohiko duen moduan lau egunetan hainbat emanaldi ekarriko ditu. 50 konpainia hartuko dute parte , horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatuko gainerako lekuetakoak eta 8 nazioartekoak. Aurreko edizioan bezala, aurten ere Umore Azoka Leioak lekua gordeko […]

Abian da jadanik Gutun Zuria literatura jaialdiaren hamargarren edizioa Bilboko Azkuna zentroan. Ospakizuna, hori da aurtengo jaialdiaren ardatza  eta gaia.  Izan ere, hamargarren edizioa du jaialdiak aurten, eta horregatik ospakizunarena. Guztira, ehun idazle baino gehiago pasatu dira jaialditik. Eta izen handiak dira haietariko asko: Juan Goytisolo, Margaret Atwood, John Berger, […]

1937an, faxistek bonbardaketa basatia egin zuten Gernikan, 80 urte bete dira aurten. Gernika gehiagorik ez gertatzeko Ongi Etorri errefuxiatuak  Larunbata eta igandean hainbat ekimen antolatu ditu bertan. Une honetan, inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da Gernikan gertatutakoaren memoriari bizirik eustea eta gaur egun milioika pertsona ihes egitera behartzen dituzten beste “Gernika” […]

Marino Goñik ‘Córtate el pelo’ dokumentala aurkeztu berri du, 1960ko hamarkadan Iruñean egondako mugimendu musikala bildu du dokumentalean. 88 minutuko filma zuzendu du. Xabier Unanua izan du laguntzaile  dokumentala burutzeko behar izan dituen bi urteetan. Iruñeko lehenengo musika jaialdiak, eta bertan parte hartutako taldeen testigantza batu ditu, baita momentuko egoeraren […]

Zinemaldi Fantastikoaren  Fanten 23. edizioa martxan dago jada, eta aurtengo ediziorako, nazioarteko 16 film luze jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarria programatu dute. Lehiaketara aurkeztuko diren lanen artean bi euskal film egongo dira lehen aldiz: Roberto Santiagoren La noche del virgen eta Haritz Zubillagaren El ataud de cristal. Justo Ezenarro jaialdiko zuzendarik ekarri dizkigu […]

Gaurko saioan Baztango Kaskezur taldea ekarri digu Rafa Ruedak. ‘Azpisugeak’ izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170407_RafaRuedaKaskezur.mp3 Deskargatu hemen.