Gaurko saioan  Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera […]

Gaur bat egin dugu Hiruka astekariarekin eta Irantzu Sagarminagak Uribe kostako eskualdeko albisteak ekarri dizkigu. Batetik Gogora institutuaren Memoriaren plaza egon da aste honetan Areetan eta bertan bildutako testigantzen berri ekarri digu. Martxoaren 8aren harira Lore Agirre “Euskara eta feminismoa” gaiaz berba egin digu elkarrizketa luzean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170320_irantzusagarminaga.mp3 Deskargatu hemen.

“Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia”. Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen […]

Kirikiño etorbideko plazan ospatuko dute larunbat honetan Ogiaren Jaia. Elkarteen azoka, munduko ogien dastatzea, erakusketak eta tailerrak izango dira goizeko 11.00etatik aurrera. Iralako Harino Panadera fabrika izan zen eraikinean aurkeztu dute Ogiaren Jaia. La Caixa banketxearen Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku elkarteak sustatutako komunitate ekintza honen bidez iralabarri eta […]

Eneritz Furyak irundarrak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran,  bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman du,  bere kabuz grabatutako estreinako disko auto ekoiztutakoa  aurkeztuko du, “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170310_rafarueda_%20Eneritz%20Furiyak.mp3 […]

Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. […]

UEUk argitaratzen duen Uztaro giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren 100. zenbakia plazaratuko du datorren astean, eta horren aitzakian,  Bilboko Kafe Antzokian, martxoak 14ean, asteartean  ekitaldi egingo du. 1990ean sortu zuen UEUk Uztaro aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago argitaratu eta 773 pertsonek parte […]

Larunbatean 19:00etan 7Katu gaztetxeko eskaileretan biltzeko deia egin dute, sortu berri den Gaste Asanbladen Sarea (GAS) ezagutzera emateko egingo duten jaialdian. Iazko urtarrilean biltzen hasi ziren Bilboko 10 auzo desberdinetako gazteak. Hamaika bilera eta bi asanblada orokorren ondoren, Gaste Asanbladen Sarea (GAS) sortzea erabaki dute, Bilboko gazte asanblada desberdinak koordinatu […]

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]