Bilboko Alde Zaharrean giro beroa nagusitu da maiatzaren 21etik 25era ospatuko diren ZAHARREAN BERRI jaien harira. Auzoko bihotzean, hainbat auzokide, lagun eta belaunaldi elkartu dira festenaurkezpenean, eguraldiaren aurreikuspenak kaskarrak izan arren, auzo izaerari eta bizikidetzari eusteko konpromisoa berriz agertzeko. Alde Zaharrean bizitzea gero eta zailagoa egiten ari dela ere salatu […]

Astekariaren errepasoa egin dugu, eta azalera krisi energetikoaren gaia ekarri dute, zehazki, itzalaldi energetikoaren gaia. Urko Apaolazak sakon eta ikuspegi kritikoarekin landu du gaia, bai energia krisiaren bai banaketa sistemaren ikuspegitik. Ondoren, bi elkarrizketa aipatu ditugu: alde batetik, Bittor Barandiaran sukaldariari egindakoa, eta bestetik, Ernaiko bozeramaile Amaiaur Egurrolari egindako solasaldia […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250515_agenda_erlantzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Zenbat Gara elkarteak jasoko du 2025ean Elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari Elkar Saria, Bilbon euskararen sustapenean azken 30 urteotan egindako ibilbidea nabarmentzeko. Asteartean Adunan eskainitako prentsaurreoan Joanmari Larrarte Elkar fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, Zenbat Garak “lan handia egin du urteotan, ez da zalantzarik, eta haien ekarpen hori izan gabe euskararen […]

Gaur hasi da Euskaraldia eta hamar egunez Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu. Hizkuntza ohiturak eta euskara erdigunera eramatea dira helburuak. Euskal Herriko hainbat txokotan hasiera ekitaldiak egingo dituzte gaur, guk Bilbokoaren berri jaso dugu Alazne Astorgarekin. Indautxuko Plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan, eta 19:00etan izango da ekitaldi […]

Bi urte lanean egon eta gero, Mutikok bere bigarren lan luzea, SAD 20’s, kaleratu du. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu luzea bezain polita izan dela diskoa prestatzeko bidea. Bidelagun izan du Denso artista eta laguna eta horrek lasaitasuna eman diola ere aitortu du. Kolaborazioz josia dago lana eta […]

Ikergazte kongresua aurkeztu berri dute, edizio berria Maiatzaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute Bilbon. Aurten ere artikulu zientifiko asko jaso dituztela nabarmendu dute antolatzaileek: 151 lan zientifiko aurkeztuko dituzte eta kongresua 200 ikertzaile batuko dira Ainhoa Latatu kongresuko koordinatzailea iuzan dugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250508_ikergazte_kontseilua.mp3 Deskargatu hemen.

Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]