Abuztuaren 17an, Aste Nagusiko igandean Algara Konpartsaren txosnan Kiliki izango da zuzenean. Denetariko zazpi abesti bildu ditu Kilikik bere bakarkako lehendabiziko diskoa duen Iltze 1 lanean. Sunny Wright IV, Denso eta Nueve Desconocidosekoak izan ditu ekoizle lanetan laguntzen eta bandarekin aurkeztuko ditu abestiak kontzertuetan, Suneo bera, Xabi Esparza baxu-jotzailea eta […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Bihar Txapel Reggae jaialdiaren 35. edizio izango da Armintzan. Kostaldeko arrantza-herri txikia, uztailaren 19an kolorez, erritmoz eta erresonantzia onenez beteko da beste behin ere. Txapel Reggae jaialdia itzuliko da “Sustraiak eta kultura” lelopean, Mikey Dread handiaren omenez. Ehuneko ehun doan, egunez eta gauez, bi agertoki, dozenaka artista eta milaka bibrazio […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, suizidioa. EHUren Uda Ikastaroetan jardunaldi batzuk egiten dituzte urte, eta aurtengoan mahai inguru bat egin dute suizidioagatik hil zaien familiarren batekin eta buruz beste egiten saiatu izan direnekin; eta erreportajea osatu dute. Barrualdera, mediku falta ekarri dute. Askotan entzun izaten dugu […]
Bilboko Musika Bandaren 2025-2026 denboraldia aurkeztu dute Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako Zinegotziak eta Jose R. Pascual-Vilaplana Bilbao Musikako Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak. Iñaki Urkizu bandako zuzendaria eta Ana Madariaga Bilbao Musikako gerentea haiekin batera egon dira. “PROFILAK” izenburupean, denboraldiak identitate anitzak islatuko ditu hainbat hizkuntza, genero eta estilotan […]
Mugak Zabalduz Karabanaren 10.edizioa da aurtengoa. Irun eta Gironatik atera da igandean eta Baiona, Portbou, Calais, Dunkerque eta Toulouse bezalako mugako puntu kritikoak zeharkatuko ditu. Gaurkoan Arantza Gutierrezekin egon gara hizketan, ekimenaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Karabanaren helburua eta lehen egunetan izandako esperientzia partekatu digu, gaur egungo egoeraren larritasuna azpimarratu […]
Ia bi hilabete igaro dira UEFA Europa Leagueko finala Bilbon jokatu zenetik, baina oraindik ez dira ezagutzera eman ekitaldiak hirian izan dituen ondorio zehatz eta integralak. Kontxi Claver Ekonomi Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak behin-behineko datuak eman ditu Udaletxean egindako agerraldian, Elkarrekin Bilbao taldeak eskatuta. Agerraldi horretan nabarmendu du […]
Bilboko Udalak gaur egindako prentsaurrekoan aurkeztu du Aste Nagusiko bi agertoki nagusien egitaraua. Itziar Urtasun Jaietako eta Berdintasuneko zinegotziak azpimarratu duenez, “ez da ausazko hautaketa izan, baizik eta publikoaren gustuak eta gure hiriaren izaera ireki eta anitza uztartzeko saiakera zaindua”.Udalaren ustez, kartelak genero berdintasuna, euskara, bertako talentua eta estilo-aniztasuna uztartzen […]
Aste Nagusian bilbainadak izango dira eguerdiro Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan. Abuztuaren 17tik 24ra bitartean 8 kontzertu izango dira eta 12:00etatik aurrera egongo dira ikusgai. Emanaldiak eskainiko dituzte: Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek. Uriko habesti herrikoiak birpasatuko dituzte eta pasodobleek, habanerek, hainbat eskualdetako folkloreak zein […]
Aste Nagusiko metal eta pop-rock erakustaldiaren 38.edizioak kartela aurkeztu du. Guztira 16 talde izango dira Bilborock Aretoko eszenatokitik pasako direnak. Programazioa 8 kontzertu bikoitzek osatuko dute eta abuztuaren 16tik 23ra izango dira, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrerak libreak izango dira lekua bete arte. Aurtengo edizioan 85 talde zein artistek eman dute […]
Bilbao BBK Live jaialdia prest dago 2025eko edizioari hasiera emateko uztailaren 10, 11 eta 12an. Aurtengo edizioak 100 artista baino gehiago bilduko ditu Kobetamendin eta Bilboko erdigunean kokatutako agertokietan, Bilbo nazioarteko musikaren eta kulturaren epizentro bihurtuz. Jaialdiaren agertoki nagusietan artistarik esanguratsuenak igoko dira:Kylie Minogue, lehen aldiz Bilbon, bere Tension II […]
