Ekainaren 20an errefuxiatuen mundu eguna da. Azken urtean emandako aldaketak eta gaztazkak gogora ekartzeko une apropoza, horrela egin dute Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek, salatu dute Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (LOEX) azken erreformak atzera egin duela giza eskubideen eremuan, eta mehatxu zuzena dela nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzat. Errefuxiatuen Mundu […]

2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute. Bertan Jaietako zinegotzia, epaimahaikideak eta artista bera izan dira. Aurtengo kartel irabazlea Camino a Bilbao da, Mario Larrinaga Mochalesek sortua. Kartela bere irudi zein koloreengatik aukeratua izan da eta guztira, bozken %43,77 izan du. Jada prest dago Bilbo Aste Nagusiari ongi etorria emateko Camino […]

Hanna Lantto finlandiarra da, baina aspaldi maitemindu zen Bilborekin eta euskararekin. Erasmus truke-programari esker etorri zen lehen aldiz Bilbora eta, orduz geroztik, hiriak eta hizkuntzak erabat harrapatu zuten. Gaur egun zortzi hizkuntza baino gehiago hitz egiten ditu, eta horien artean euskara ere badago. Duela zortzi urte, euskararen inguruko ikerketa-lana egin […]

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Oihana Azkorbebeitia izan dute protagonista, mendi lasterketaria da eta mendian lasterketa egiteaz, entrenatzeaz, eta Aizkorri-Zegama lasterketaz aritu dira. Laburrean, ANDONI OLLOKIEGI elkarrizketatu dute. Ezaguna herri eta auzoetako jaietako bazkalondo eta afalosteak girotzeagatik. Oro har, […]

  Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. Igelekin hasi gara, Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeko kidea da. Pozak eta […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250613_asteburuko_agenda_evaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Munir Marjieh-ek Al Quds unibertsitateari lotutako Jerusalemgo Komunitate Ekintza Zentroan lan egiten du, nazioarteko sentsibilizazio arloan batez ere. Euskal Herrian dago egunotan, CAF enpresa ekialdeko Jerusalemen Israeldar okupazioaren alde jokatzen ari den rola azaltzeko, izan ere, Beasainen egoitza duen euskal multinazional hori parte hartzen ari da Mendebaldeko Jerusalem hiriaren ekialde […]

Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250612_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.