Bi urte lanean egon eta gero, Mutikok bere bigarren lan luzea, SAD 20’s, kaleratu du. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu luzea bezain polita izan dela diskoa prestatzeko bidea. Bidelagun izan du Denso artista eta laguna eta horrek lasaitasuna eman diola ere aitortu du. Kolaborazioz josia dago lana eta […]

Ikergazte kongresua aurkeztu berri dute, edizio berria Maiatzaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute Bilbon. Aurten ere artikulu zientifiko asko jaso dituztela nabarmendu dute antolatzaileek: 151 lan zientifiko aurkeztuko dituzte eta kongresua 200 ikertzaile batuko dira Ainhoa Latatu kongresuko koordinatzailea iuzan dugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250508_ikergazte_kontseilua.mp3 Deskargatu hemen.

Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]

Argiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, ohikoa den moduan hiru gai ekarri dizkigu. Azalean Pantailaldiari buruzkoak. Euskaraldia hasi bitartean (maiatzak 15), euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa bultzatzeko kanpainan ari dira Pantailak Euskaraz eta hainbat eragile. Gaiari begira jarri dira. Carme Puig elkarrizketatu dute, frankismoak garrotez hildako azkenaren (Salvador Puig) arreba. Bukatzeko Jon […]

Getxophoto jaialdiak maiatzaren 29tik ekainaren 22ra ospatuko da. Urtero legez gai baten bueltan hamaika proposamen izango dira. Lehenengo PAUSA sakatu zuen, gero PLAY, eta orain REC botoiari emango diote. Record hitz ingelesaren laburdura hau, grabatu esan nahi duena, horren bueltan harituko da aurtengo getxophoto. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250508_paula_getxophoto.mp3 Deskaragatu hemen.  

Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak ordezkatzen dituztenek agerraldia egin dute alarma-mezu bat zabaltzeko: jaiak ezagutzen ditugun moduan desagertzeko arriskuan daude. Txosnak eta herri-jaiak defendatzeko maiatzaren 31n, 11:30ean, Bilboko Miribillako anfiteatroan ekitaldi handi baterako deia egin dute. Itotzearen sentsatzioa errepikatu dute, izan ere, denborak aurrera egin ahala jai herrikoiak […]

Eskuragarri dago “Gernika Memoriaren Lekuko” liburua, izen bereko plataformak sorturikoa da. Larunbatean argia ikusi du; zehazki, Gernikako bonbardaketaren 88.urteurreneko egitarauaren azken ekimenean, Estepan Urkiaga “Lauaxeta”ren jaiotzaren 120.urteurrenaren testuinguruan egindako ekitaldian aurkeztu dute. Lana hobeto ezagutzeko Jon Argintxona egileetako bat izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250507_jon_gernika_memoriaren_lekuko.mp3 Deskargatu hemen.