Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]

Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak […]

Aizu! aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin. AEKk egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute, izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, Euskara, ahotik zelaira izenburupean […]

Ostirala da eta asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira: musika, antzerkia eta abar luzea.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241115_aneren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.

ARGI astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalena, Donald Trumpen itzulera; eta hauteskun emaitzeei erreparatu baino, fokua geopolitikan jarri du Mikel Aramendik. Bestalde, Valentziako tanta hotza ekarri dugu, arreta jarriz ikasi behar den horretan; besteak beste, lurrari arnasa eman behar zaiola. Bukatzeko, Danele Sarriugartek Juana Doloren kataluniarra, poeta eta antzerkigile […]

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da. Azaroaren 7an egin zuten irekiera gala, atzo antzerkiaren eguna izan zen eta gaur film laburrek daukate protagonismoa. Garazi Ojanguren izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu jaialdiaren nondik norakoak. Manchesterretik ekarri zuten formatua eta […]

Alaitz Melgar barakaldarrak bere amona zenaren bizitza berreraiki du Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika bekari esker, udaberria “ Joseba Neskame “ lana argitaratu zuen. Egileak argitu duenez, pertsonaletik asko du kontakizunak, baina azpimarratu duenez, “garaiko emakume askok bizitakoak” jaso du lanean, zeharka bada ere. Josefa […]

La Furiak bere azken lan luzea aurkeztu du gaur La Sinsorga Kulturgunean, eta gurean ere izan da diskoa aurkezten. Nerea Lorón, La Furia, ez da bakarrik etorri, berarekin etorri da Aiert, diskoan egin duen kolaborazioetako bat. La Furiak argi adierazi du oso pozik dagoela egindako lanarekin, diskoak doinu dantzagarriak ere […]

Txopet talde bilbotarrak haien bigarren lana aurkeztu dute irratian: Ostabe zuloan. Andoni Barinaga-Rementeria izan dugu gurean eta berak kontatu digu lau abestiak kontzeptu beraren gainean sortu dituztela. Gainera, abesti bakoitza bideoklip batekin kaleratu dute eta Andoniren hitzetan, bideoklipak abestia osatu egin du. Orain, abestiak zuzenekora eramateko gogoa dutela argi adierazi […]