Urtero moduan, Konpartsen arteko solasaldia egin dugu eta gaurkoan Bizizaleak, Moskotarrak eta Altxaporru konpartsen txanda izan da. Urko, Unai eta Gabri etorri zaizkigu eta haiek eman digute konpartsen berri. Izango duten programazioaz aritu gara, eta haien bokadilo izarrak zeintzuk diren ere azaldu digute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen.

Atzo estreinatu zuten BBK Aretoan “Urte Berri Off” antzerkia. Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay dira antzezleak eta Ugaitz Alegria aritu da zuzendaritza laguntzaile. Ugaitz izan dugu gurean eta berak kontatu dizkigu ikuskizunaren nondik norakoak. Gainera, irailaren 1eraino BBK Aretoan antzerkia ikusteko aukera egongo dela ere kontatu […]

Beroari aurre egin eta giro ederra izan zen larunbatean Bilbon. Urtero bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio hasiera eguneko egitarauari: San Anton zubian hasi eta Arriaga Antzokian amaitu. Arriaga barruan izan ginen gu eta hementxe antzoki barruan jasotako ahotsak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_pregoia_mix.mp3 Deskargatu hemen.

Topo, Gontzal, Mikel, Txad eta Gorkak osatzen dute Ama Say. 1991. urtean hasi zuten ibilbidea, nahiz eta bidean hainbat geldialdi egin dituzten. Gainera, taldekideak ere aldatzen joan dira. Egun, gogotsu eta indar handiarekin daude, eta udan deskantsatzeko astia izan duten arren, kontzertuetara bueltatzeko desiatzen daude. Abuztuaren 20an, asteartean, Algara Konpartsan […]

Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. […]

Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, horoskopoa, jaiak…   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_1.mp3 Deskargatu hemen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_2.mp3 Deskargatu hemen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_3.mp3 Deskargatu hemen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_4.mp3 Deskargatu hemen.   Bukatzeko, ikasle […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Pañagarikanorekin. Azalean, Frantziako hauteskundeak. Ekarri dugun lehen gaia adimena eta euskara Olaia Garaialdek erreportajea osatu du gai horren bueltan. Bestalde, Lizar Begoña idazle sopelarrak bere estreinako eleberria, “Mundu zitalaren kontra”, argitaratu du eta elkarrizketa egin diote; liburua eta belaunaldi ikuspegia izan dituzte hizpide, besteak […]

Uztailaren 1ean hasi zuten abentura EuskarAbenturako gazte eta begiraleek. Jada hamar egun egin dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzen eta Argantzura iristeko ordu erdi falta zaienean, Olaia Mendizabal jizioquitar bilbotarra izan dugu telefonoaren beste aldean. Berak kontatu digu gaur iristiko direla Argantzura eta bihar Gasteizerako bidea hartuko dutela. Olaiaren hitzetan, espedizioa […]