Gaurkoan gai horren hainbat puntu jorratu diru Josetxo Alvarez Ekologistak Martxaneko kideak. Konposta zer den azaldu ondoren holako esperientziak Hego Euskal Herrian aspaldian direla gogoarazi digu. Atez ateko bilketa, errauskailuak, bilketa selektiboa eta beste batzuk ere aztertu ditu Josetxok. Bukatzeko, zaborren arazoa bideratzeko guk geuk egin ahal dugun eguneroko lana […]

Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara. REE-k(Red Elektrica Española) besteak beste ,AHTren azpiegiturari erantzuteko Gueñesetik Ezkiora eraiki nahi duten 72 kilometroko goi-tentsioko linea izan du hizpide. Halaber, hilaren 13an asteazkenarekin, Pilota Kaleko Ekoetxean Ramon Fernandez Duran madrildar ekologistaren lanen inguruan egingo den jardunaldiaren berri eman digu Iosuk. Zita, […]

Aurten ere zenbait Brigadak antolatuko ditu Askapenak baina era desberdinean: prozesu berriei, oroimen historikoari eta jatorrizko herriei emango diete lehentasuna eta Venezuela, Argentina, Mexiko eta Palestinan lan egingo dute, bueltan han zer gertatzen ari den hemen azaltzeko. Bitartean, laster hasiko dira Brigadetan parte hartzeko prestakuntza lanak, Julen Zulaika Askapenako kideak […]

Bilboko K. Antzokiko kudeatzaile Mikel Urbeltz izan dugu gurekin; apirileko programazioaren inguruko berri eta azalpen zehatzak eman dizkigu. Oraingoan ere aukera anitzak eskaintzen ditu K. Antzokiak: kontzertu eta askotariko musika gauak , bertsolariak, haur kantu txapelketak…Eta ez ahaztu:  ordu ugariz zabalik dagoela Bilbo erdiko gune euskalduna, tragotxoa hartu,lagunekin solastatu edo […]

Gaurkoan antzezlan batzuk komentatu ditu Agus Perez antzerki kritikariak. Egon direnen artean Gaitzerdiren “Euria esan eta euria erortzea” eta Momixen “Botanika” aipatu ditu. Datozen egunetan izango direnen artean, aldiz, Antzerkiola Imajinarioren “Babiloniako loreak”, “Baginaren bakarrizketak” edo Aulestiko Adel Jardunaldiak izan ditu mintzagai. DESKARGATZEKO KLKATU HEMEN !!!!

Joan den larunbatean jokatu zen Arabako finala Gasteizko Printzipal Antzokian; ikus-entzule ugari, giro ona, saio txukuna eta txapeldun berria: Manex Agirre aramaioarra. Saioaren komentario orokorra egin du Jabi lankideak eta  Manex Agirrek berak Asier Otamendirekin jokatutako azken buruz burukoa entzuteko aukera izango dugu. Gogoratu bestalde, zapatuan, hilak 9, izango dela […]

Martxoari dagokiona eta azalean Amaia Ibañez Otxarkoagan dagoen Eskenako gerentea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Santutxu eta Txurdinagako Euskaren astea, Arabiar Herrien borrokak, Topagunea eta euskara elkarteen bilera, Gaztedi antzerki taldea eta gehiago komentatu digu Lur Mallea Berton Mahatserriko aldizkariko zuzendariak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Bihar ostegunean Trebiñun hasiko dena, hilaren 17an Donostian bukatzeko. Edurne Brouard Korrikaren arduradunak lasterketa antolatzeko lana eta jendearen konpromisoa azpimarratu du hasteko. Gero, Korrika Kulturala, Euskaltzaindiari egindako omenaldia, Bilbotik pasako den eguna edota zer egingo duen bukatu ondoren kontatu digu Edurnek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!

Portugalgo egoera ekonomikoa larria da Luis Guridiren ustez, hazkunde ahula duelako, langabezia altua, zor publiko handia… Hauei gehitu behar da Kalifikazio agentziek (Moody´s etab.) duten eragina. Erreskateaz hasi da hitz egiten eta onartuz gero murrizketa handiak ekarriko lituzke. Bukatzeko, Luisek Portugalgo erreskateak espainiar estatuan izan dezakeen eragina komentatu du. DESKARGATZEKO […]

Gaurkoan bi erakusketa komentatu ditu Ismael Manterolak. Lehenengoa Bilboko  Rekalde aretoan dugu, Marina Nuñezena: bertan giza gorputzaren gaineko aldaketak azaldu nahi ditu egileak, hainbat bideo eta argazkiren bitartez. Bigarrena, aldiz, Bizkaiko hiriburuko Windsor galerian dago eta han, besteak beste, Artetaren hiru margo: bat handia, beste bat txikia eta hirugarrena kartel […]