Gaurkoan hiru ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kideak. Hasteko, Txileko Angol espetxean lau preso politiko maputxeren gose grebak 65 egun bete dituela gogoratu digu. Txilen ere, Walmapu herrian (maputxeen herrian) urtegi handi bat eraiki nahi dutela eta bertakoak kanporatu kontatu digu Fakunek. Bukatzeko, datorren astean AEBetako eskuin muturrekoek bilera […]

Asteroko kronikatxoa egin digu Jabi lankideak: larunbatean Baigorriko Bixentanian jokatu Hernandorena sariaren finala, Gpuntua lelopean martxan den Gipuzkoako kanporaketen lehen itzuliaren emaitzak… Artean, duela 15 bat egun Andoni Egañak, Ane Labakak eta Arkaitz Estiballesek Lasarten kantatutako zenbait bertso ale edota Maialen Lujanbiok Zestoan Bin Laden-en emazteari kantatutakoak ere entzungai dituzu. […]

Ohi duenez, Agus Perez antzerki kritikariak azken egunotan izan direnak eta izango direnak aztertu ditu. Lehen multzoan Leioan eta Zornotzan izan den  “Plex” ikuskizuna edo Arriagan ikusitako Peter Brooken “Una flauta mágica” azpimarratu ditu. Etorriko direnen artean, Agusek  Bárbara Buñuelosen performanzea (asteburuan La Fundicionen), Compañía Nómada Roberto Torres (dantza garaikide […]

Espainiar estatuan egunero 50 miloi euro gastatzen dira gastu militarrean: horra hor hiruki perfektua armada, gerra eta negozioa, gerra guztiak negozioak direla dio aditu askok. Egoera honen aurrean antimilitaristek gastu militarrari Eragozpen Fiskal egitea proposatzen dute eta bi egitasmo aurkeztu dituzte gure dirua hobeto gastatzeko. KEMeko  (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) Txosek […]

Apirilari dagokiona eta azalean Txema Uriarte: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ere agertzen dira zenbaki honetan: bata Korrikari lotuta eta bestea Santutxu aldizkariari. Horietaz aparte Karmelo ikastolaren arazoak, Aitor Hernandezi egindako elkarrizketa, Joseba Barrenetxearen argazkiak  edo Ken 7 taldeko bateria-joleak Santutxuko ikastetxe batean botatakoak komentatu ditu Lur Mallea […]

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; datorren maiatzaren 22an izango diren hauteskundeei buruz jardun du: dagoen giroa, alderdien joera eta jarrerak, bakoitzaren balizko espektatibak, egin diren inkestek diotena… Pil-pilean dagoen gaiari buruzko iritzi sendoa Iosuk ekarri diguna. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

Kongokoa gerra isilarazia izan da gu bizi garen Mendebalde honetan. Bospasei milioi lagun hil dituzte bertan, baina bertakoa ez da gerra mediatikoa, Mendebaldeko estatuek horiek gobernatzen dituzten multinazionalek interes handiak dituztelako Afrika erdialdean, harribitxiak eta koltana, besteak beste. Gauzak horrela, bertako jendea mixeria gorrian eta dena beharrean bizi dira. Jende […]