Independentistak Sarea egitasmo batzuekin dabil azken bolada honetan, Aberri Egunarekin, esaterako: aurten bi izango dira apirilaren 24an, Gernikan eta Baigorrin. Hortik aparte, Ideien Faktoria egitasmoa abian jarri dute topagune zabal bat lortzeko. Eta hori praktikan jartzeko, hitzaldi-taillerra egin dute Iruñean eta gauza bera egingo dute gaur hilaren 29an Bilbon, “Globalizazioa, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
“Txanpi” Zamalloarekin egon gara: ENHEko kide eta Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidenta da bera; dagoeneko eta bertako sagarrerekin ekoizten ari diren labeldun sagardoaren berri eman digu: egindako ibilbidea, helburuak, komertzializazioa etab. Prest dago sagardo naturala, kalitate berme guztiekin. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Gaurkoan, horren inguruko gai batzuk aztertu ditu Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko bozeramaileak. Hasteko, duela egun gutxi bete dira Argentinako militarrek diktadura ezarri zutenetik 35 urte. Bestalde, espainiar estatuan oroimen historikoa berreskuratzeko zenbait egitasmo bertan behera gelditu direla kontatu digu Martxelok. Eta bukatzeko, espainiar estatuan ere, azken bolada honetan ume […]
Pasa den larunbatean kalejira egin zuten Barakaldoko Lutxanako auzokideek, aspaldian politikariek egindako promesak bete ez dituztela gogoratzeko. Kalejira Plastificantes de Lutxana eta Sefanitro fabriketatik, edo Munoa Gizarte etxetik pasa zen, leku batzuk garbitzeko edo auzokideentzako zerbitzuak jartzeko falta direla salatuz. Lutxanako Auzo Elkarteko kide batek komentatu duenez “auzoaren egoera oso […]
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Fukusimako zentralaren hondamendiaren inguruan gertatzen ari dena azaldu digu eta katastrofeak izan dezakeen ondorioak aztertu ditu. Halaber, gertakariak Alemanian, Espainiar Estatuan, Euskal herrian… izaten ari den efekto zenbait ere aipatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN!!!!
Bilbon egite ari dena, Bakea eta Duintasuna Elkarteak eta Hegoa GKEk antolatuta, “Apartheid baten kronikak: Palestina eta Israelen arteko gatazka” lelopean. Palestinak jasaten duen okupazio bortitza horretan giza-eskubideen urraketen azterketa sakona egin nahi du ikastaroak. Otsailaren 25ean hasi ziren, martxoaren 25ean da bigarren saioa eta apiril zein maiatzean beste bi […]
Hileak daramatza Herriaabian Plataformak kanpaina horrekin eta oinarrizko puntuak adostuta, bukatutzat ematen du hasierako prozesua. Hori dela kausa, larunbatean, hilaren 26an, egun osoko jaia antolatu dute Tolosan, Herriaabian Plataformako Iker Arostegik kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!
El Salvador, Txile eta Brasil bisitatu berri ditu AEBetako presidenteak, eta denetan, oso jarrera larderiatzailea erakutsi du: Brasilen, herrialdeko ministroak arakatu zituzten ekitaldi bat hasi baino lehen; Txilen, bestalde, Obamari AEBek Pinocheti emandako laguntza kkritikatzea ahaztu zaio . Argentinan, bestalde, “Heriotzaren hegaldiak” nortzuek gidatu zituzten ikertzen hasi dira, Fakun Aznarez […]
Araba eta Nafarroako txapelketen martxaren laburpena egin du Jabi lankideak. Arabakoari dagokionez, asteburuan jokatutako Aramaio eta Aguraingo finalerdien ondotik erabakita geratu da apirilaren 2an Gasteizko finalean parte hartuko duten sei bertsolariak nortzuk diren. Nafarroakoari dagokionez, larunbata honetan Elizondon egingo den azken finalaurrekoaren zai geratu behar. halaber, BBK sariketa ere hasi […]
Komikigintza es da hedabideetan askotan agertzen: dena den, Jon Iñaki Artetxe adituak bi artikulu interesgarri aurkitu ditu azken bolada honetan, bata “El Paísen” eta bestea “Berrian”. Lehenengoan, espainiar estatuan Komikigintza nola dabilen kontatzen dute: egoerak ez dauka zer ikusirik frantziar estatuan dagoenarekin, eta gero eta gutxiago ekoizten da, eta gero […]
